31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal teorikoa

Sorrerako garaiak

Laborismoa sozialismo modurik helduentzat dauka, eta bere

ikuspegi kristauarekin bateragarritzat 47 .

- Euskal Herriko tradizio soziala

Euskal baserri giroko semea da Arizmendiarrieta, eta giro

horretako ohitura, ikusmolde eta zentzu komunitarioen zordun.

Behin baino gehiagotan aipatuko du berak ezagututako ‘euskal

gizakiaren’ izateko modua, lankidetzak behar duen pertsona

ereduari lotuta: leialtasuna, lanerako joera, ideia gauzatzeko

gaitasuna, askatasun egarria, komunitate zentzua.

Arizmendiarrietaren ahaleginak 50.hamarkadan eman zituen bere

fruituak: enpresa kooperatiboak eta Eskola Profesionalaren

garapen eta finkatzea. Langileen partehartzea bultzatuz, eta

beti komunitatearen zerbitzura, enpresetan eredu kooperatiboa

txertatu zuen, gaur egun kooperatibismo arizmendiarra deitzen

dugunaren eredua.

1955. urtean Arizmendiarrietaren gizarte ekintzak goi mailako

administrazioan iraultzailetzat hartuak izan ziren eta gogor

salatuko zuten. Bestetik, beranduxeago, sektore marxista

iraultzaileetatik ere kritikak jasango zituen. Kritiken erdian,

baina, gero eta jende gehiago bilduz, berak inspiratutako

eraikuntzak aurrera jarraituko zuen Ulgor, Euskadiko Kutxa,

Lagun Aro edo Alecop-en fundazioarekin.

Nekaezina bazen ere bihotz ahula zuen, osasunez makal ibili zen

bere azken urteetan. 1968ko udaberrian izan zuen lehen osasun

krisia eta 1976ko azaroaren 29an hil zen, “Arrasaten

kooperatibismoa sendo sustraiturik jadanik eta aberastasun

ekonomiko, sozial eta izpiritual handiko arrastoa utzita”

Lankidetza liburuan diotenez.

Bere ibilbideko emaitza guztietan gizartean eragin handiena izan

dutenak enpresa kooperatiboak izan dira. Enpresa antolakuntza

honen bitartez Arrasate astindu zuela esan daiteke: aberastasun

soziala eta ekonomikoa uztartu zituen lanaren eta eredu

kooperatibistaren bidez. Eredu honen oinarrian bere filosofia

pertsonalista sakona zegoen.

Pertsonalismoaren pentsamoldean jarraiki, ekintza hartu zuen

ardatz, eta pentsabidea eta ekinbidea batera garatu zituen.

Horrela, pertsona eta komunitatearen duintasunari buruzko

filosofia praktikoa eratu zuen eta horren emaitza dira martxan

jarri zituen erakundeak.

47 Aipatzekoa da, baita, Eibarko sozialismoarekin izan zuen hartuemana. Eibarko

esperientzia kooperatiboa -bereziki ALFA enpresa kooperatiboan gauzatu zena-

Toribio Etxebarria euskal sozialista historikoak gidatu zuen, eta

Arizmendiarrietak harreman estua mantendu zuen berarekin (Joxe Azurmendi, El

Hombre Cooperativo, Azatza-Otalora, 1992, 605. orr.).

93

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!