31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal teorikoa

Fagor Arrasateren ibilbide historikoa

1962-1967

2. Ularco-ren sorrera

sociedad sigue en pie.” (1962ko

Memoria)

Kooperatiben arteko elkartasuna Ularco izenez ezagutu zen

erakundea osatuta gorpuztu zen 1964. urtean. Ordurako, Lankide

Aurrezkiak laguntza finantzario eta ekonomikoa bermatzen zuen

eta kooperatiben arteko elkarlana geroz eta estuagoa zen.

Horrela, Ularco, Complejo Industrial Cooperativo izenaz

eratutako taldeak 1962 urtera arte bitartean sortu ziren

kooperatiba industrialak bateratzeaz gain enpresa arloa eta

soziala sendotzea zuen helburu.

Haserako taldearen osaketan Ulgor, Arrasate, Copreci eta Cometek

(gaur egungo Ederlan-ek) parte hartu zuten. Elkartzea

konpromiso eta elkartasun komunitarioan oinarritu zen.

Taldeko kooperatibek autonomia apur bat galduko bazuten ere,

abantailak ugariak izango ziren, ordura arte laguntza jaso zuen

Arrasate kooperatibak ordutik aurrera laguntzeko aukera ere

bazuelako eta interdependentzian babesa egon zitekeen ustearekin

egin zuen bat taldeko printzipio eta araudiarekin. Enbrioi eta

hastapen haietatik orain ezagutzen dugun MCC sortu zela esan

dezakegu, maila apalagoan baina helburu berdinekin.

2.1. Enpresa politika

“Al dar vida a este ente hemos

conseguido un afianzamiento

empresarial y social que quizá hoy no

alcancemos a ver en toda su magnitud.

El tiempo hará desfilar ante nuestras

mentes realidades que hoy solamente

imaginamos de forma confusa.” (1964ko

Memoria)

Ordura arte, enpresa bakoitzak bere kabuz lan egiten zuen,

bakoitzak bere araudi eta lan egiteko era zuen. Taldearen

osaketak berriz, enpresa politika bateratua eta beste abantaila

asko ekarriko zituen. Politika berri honen ezaugarri nagusietako

bat talde barruko dibertsitatea zen.

Taldeko kooperatiba bakoitzak produktu zehatz bat eskaini

beharko zuen eta Arrasateren kasuan eta 1965eko memorian

jasotzen denez, txaparen manipulazioa ez den beste guztia alde

batera utzi beharko zuen; horrela, konpetenteagoa eta efizientea

izateko aukera izango zuelakoan.

Bateratzeak funtzionamenduari ekarri zizkion hobekuntzak ere

azpimarratzekoak ziren, esaterako orduko sistema administratibo,

produktibo eta salmenta sailetan gertatu zirenak. Sistemak

163

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!