31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal enpirikoa

Eztabaida Taldeen azterketa

Gazte batzuentzat kooperatiba enpresa ulertzeko beste modu bat

da. Demokratikoagoa den heinean parte hartzeko aukerak daude eta

gainera aldaketarako giltza eta eskumena bazkideengan dago.

Beste kontu bat litzateke horretarako prestatuta dauden, edo eta

protagonista izateko jarrerarik edo nahirik dagoen Arrasateko

bazkideen artean.

Dena den, gazteetatik multzo batek kooperatiba zer den jakiteko

ibilbide bat egin beharra dagoela dio. Zaila dela kooperatiba

zer den ulertzea lehenengo egunetik, ez dutela formaziorik jaso

eta lanera sartzeaz bat ez dela sumatzen kooperatiba bat denik,

bestelako enpresan lan egin edo kooperatiban lan egin antzekoa

dela hasierako urteetan. Ibilbidetxo bat egin ostean aldiz,

zerbait desberdina sumatzen dela aitortzen dute baina

horretarako pertsonak sentsibilizazio bat izan behar duela.

Kooperatibako gaietan interesik ez duenak bere lana bete eta

horretara mugatu daiteke, bakoitzaren interesen araberakoa da,

erakundeek (kooperatibak zein gainegiturek) ez baitute ezer

berezirik egiten arlo horretan. Gazte hauei zerbaiten gose

direla sumatzen zaie, nahiz eta euren buruak kooperatibagintzari

dagokionez ezjakintzat dituzten.

Bada beste gazte multzo bat, areago, kooperatibarekiko interes

berezia duena. Eta aldi berean, kooperatibagintzari enpresa

egiteko modu justuago bat aitortzen diona. Kritikoak dira eta

kooperatiba koherenteago bat nahiko lukete, esaten dena eta

egiten denaren artean koherentzia gehiago. Dena den, kooperatiba

eraikitzeko gogoa eta atxikimendu ideologiko berezia antzematen

zaie.

5.2 Kooperatibista sentimenduaz

Kooperatibista sentimenduari dagokionean kooperatibista

sentitzeko modu ezberdinak aurkitu ditugu. Oraingo honetan

belaunaldien artean ere antzeman dugu desberdintasunik. Batzuk

oso kooperatibista sentitzen dira, beste batzuk kooperatibista

sentitzen dira baina idealismorik gabe. Kooperatiban lan egitea

egokitu zaielako eta bertan egindako ibilbidean hori ikasi eta

ikusi dutelako dira kooperatibistak, hauetako gehienak uste dugu

erdiko belaunaldikoak liratekeela (30-50 adin tarte ingurukoak).

Ildo beretik, bada bere burua kooperatibista desmitifikatutzat

kalifikatu duenik ere. Kooperatibista sentitzen da baina

idealismorik gabe, kooperatiban lan egitea egokitu zaiolako da

kooperatibista. Urteen poderioz kooperatibako giroaz kutsatu

dela aitortzen du baina ez du bere burua oso kooperatibistatzat.

Kooperatibista izateari alderdi praktikotik begiratzen dio.

Gazteak ere kooperatibista sentitzen dira baina ez dute uste

garai bateko bazkideek besteko ilusio eta sentimendurik dutenik.

Kooperatibista sentitzeko zerbait egin behar dela diote, bazkide

izate horrek soilik ez dakarrela horren gaineko sentimendurik.

315

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!