31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal teorikoa

Arrasateko Kooperatiba Esperientziaren ibilbide historikoa

egituratutako inguruko gizarte testuinguruetan gertatzen dira.

Ideia horren harira, autoreak identitatea eraikitzeko hiru mota

bereizten ditu:

128

• Identitate legitimatzailea. Gizarte instituzio

nagusietan du iturburua, eta aktore sozialen gaineko

dominazioa arrazionalizatu eta hedatzea du helburu.

Instituzioek eragindako identitateak dira, hortik

legitimazioa jasotzen dutelako, ordena instituzionalak

sortutako espazioa erabiliko dutelako aktore sozialek

(GKEak, langile mugimendua…). Identitatearen

eraikuntzaren prozesu bakoitzak, gizartearen eraketa bat

ala bestea eragiten du. Identitate legitimatzaileek,

zentzu horretan, gizarte zibila produzitzen dute:

erakunde eta instituzio multzo bat, baita ere aktore

sozial antolatu eta egituratu batzuk, dominazio

estrukturalerako beharrezkoak diren identitateak

erreproduzitzen dituztenak.

• Erresistentzia-identitatea. Dominazioaren logikak

estigmatizatutako posizioetan aurkitzen diren aktoreek

eratutako identitateak dira. Gutxiespen sozialeko

baldintza horietatik, erresistentzia eremuak eraikitzen

dira.Gizarteko instituzioekin alderatuta, printzipio

ezberdin edo kontrajarrietan oinarrituz. Bigarren

identitate eraketa prozesu honek komunitateak sortzen

ditu (edo komunak). Autorearen iritzian baliteke era

honetakoak izatea gure gizarteko identitate eraketa

garrantzitsuenak. Opresioaren aurkako erresistentzia

kolektiboak eraikitzea dute helburu. Identitate

defentsiboak, ideologia nagusiek igorritako balore

nagusiei buelta ematea bilatzen dutenak, errealitatearen

bestelako irakurketak sustatuz eta ofizialtasunarekiko

mugak eta diferentziak indartuz.

• Proiektu-identitatea. Aktore sozialek, eskura dituzten

kultur material ezberdinak erabiliz identitate berria

eraikitzen dute. Modu horretan, gizartean duten lekua

birdefinitzen dute. Hori egitean, gizarte-egitura

osoaren eraldaketa bilatzen dute. Autoreak feministak

jartzen ditu adibide gisa. Feministek, erresistentzia

identitatea eta emakumeen eskubideak utzi, eta

patriarkatua desafiatzen dutenean, hots, gizartearen

oinarri historikoak eurak (familia patriarkala,

produkzio egiturak, erreprodukzio egiturak, sexualitatea

eta pertsonalitate egiturak) desafiatzen dituztenean

aldaketak eragiten dituzte. Lehengo kasuan (identitate

legitimatzailea) gizarte zibila eta bigarrenean

(Erresistentzia identitatea) komunitateak sortzen

badira, hirugarren honetan subjektuak sortuko dira,

Alain Touraine-n definizioaren haritik. Subjektuak ez

dira indibiduoak, indibiduoez osatuta badaude ere.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!