31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal teorikoa

Arrasateko Kooperatiba Esperientziaren oinarri filosofikoak

Esperientzia kooperatiboa, langileak beren buruaren jabe ez

zireneko egoera bati erantzuteko sortu zen. Partehartze eredu

berri batekin beraz, nagusi zen eredu kapitalistatik bereizteko

asmoz jaio zen. Eredu kooperatiboak enpresako demokrazia

bultzatu nahi zuen, eta botere kapitalistaren polarizazioa

eragotzi. Eredu berri horren oinarrizko zutabea partehartzea da,

hau da, demokrazia. Horrela, gizakia bere gain duen kontraesan

bat gainditzen hasiko da: bere lanean partehartze duinik ez

izatea, lan tresna babesgabea izatea. Eredu horri kontrajarrita

beste bat sortuko da: pertsona ez da erabakien objektua izango,

subjektua baizik, eta bere bizitzari eta komunitateari dagozkion

erabakietan parte hartzeko aukera izango du bere erantzukizun

eta heldutasunetik.

Mundu ikuskera pertsonalista eta kooperatibotik, partehartzea

berez ondasun bat da, berezko helburu bat, eraginkortasunarekin

batera joan daitekeena baina ez haren menpe.

Partehartze instituzionala: partehartze politikoa da. Bazkideak

langile eta jabe diren heinean, kooperatibetako estrukturak

eskatzen duen partehartze sozietarioa dugu partehartze

instituzionala. Hau da, kontseilu errektorean eta sozialean zein

asanblada orokorretan (partehartze zuzenaren bidez ordezkari

lanetan edo boto eskubidea erabiliaz) gauzatzen den partehartzea

dugu: “Bazkidearen jabe izaerari dagokion partehartzea da

partehartze instituzionala. Langilea bazkide egitean enpresaren

jabe bihurtzen da, eta momentu horretatik aurrera, enpresaren

70

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!