31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal enpirikoa

Eztabaida Taldeen azterketa

elkartasun hoi. Gu hemenguak, gu hemenguak, guk gure

identidadia baina munduan ziher zabalduta.” (ET1-H1)

1-4 partaideak negozioaren arloa nahiko ondo joango dela uste

du. Baina jendearen inplikazioa lortzeko beste zerbait egin ahal

izatea gustatuko litzaioke, oso ondo zer ez dakien arren.

“nik negozioa ikusten dot, ba, oin doian bidia

bastante ona dala ez? Bastante ondo doia, baina

sozial mailan jendia askoz gehixau inplikau biheko

zala pentsatzen dot, izeteko egoera bat hobia edo

askoz gehixau inplikau jendia bere lanian eta danian.

Ikusten dot lehen komentau douena, askoz gehixau

inplikau bihako zan jendia.” (ET1-H4)

1-5 partaide gazteari, Fagorrek sozialki ere lan bat egitea

gustatuko litzaioke (Sahara eta Iparraldeko Ikastolen proiektuak

aipatu ditu). Arrasaten barrutik (kooperatibatik) kanporako

(gizarterako) lan sozial bat egitea izan behar luke iparretako

bat.

“ni bat nator horreaz, eta ez bakarrik

pertsonakiko. Dalako halako inplikaziño gehixau, oin

ikusten da apurtxo bat lantzen hasi dana ez? 0.7 hori

eta gauza horrek, benetan, Fagor moduen lan sozial

bat be eittia be kanporuntz. Ta aprobetxetia guk

daukouen diru hori ba benetan ba, zeozer politta

itxeko ta lagunteko biha dan jendiandako. Ta hori

ointxe hasi da ta nik espero dot hori pixkanaka

handitzen juatia. Baina karo hortarako be beti ondo

egon biha da.” (ET1-H5)

4.7. Euskal kooperatibismoaren ekarpenaz

Ze ekarpen egin dio euskal gizarteari kooperatibismoak? Galdera

hori luzatu diegu eta 1-1 partaideak ez du zalantzarik egin.

Euskal gizarteari kooperatibismoak gauza asko aportatu dizkiola

dio. Lasaitasun bat eta ilusio bat eman ei dizkio, lasaitasun

bat lanpostu bat izatearekin lotuta eta ilusio bat proiektu

bateko kide izateko aukera eskainiz. Bi osagai horiek emanda,

dena eman omen du kooperatibismoak.

“Euskal gizartiai gauza pilo bat,

kooperatibismuak aportau dotza gauza pila bat, guri

aportau dozku pertsonalmente guri, guk aprobetxau dou

oso ondo, gureaz batera ba, portzentaje haundi bati.

Emontzo ba, behintzet lasaitasun bat, lasaitasun bat,

honeik gaztiok esaten dauen bezela. Bestetik emuntzo

ilusiño bat, jende pila bati emuntzo ilusiño bat.

Eta… emun botzo lasaitasun bat, ilusiño bat, ba

bizitza guztia emuntzo!” (ET1;H1)

311

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!