31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal teorikoa

Sorrerako garaiak

falta sortu zen herrian, Espainia osoan bezala. Sua egiteko egur

eta ikatza lortzea ere ez zen batere erraza. Industriak geroz

eta pisu handiagoa zuen.

Garaiko enpresa garrantzitsuena zen Unión Cerrajera de

Mondragon-ek 1939ko irailean Aprendizen Eskola (Escuela de

aprendices) izeneko eskola sortu zuen. handik bi urtetara iritsi

zen On Jose Maria Arizmendiarrieta Arrasateko parrokiara

laguntzaile moduan.

Gerraosteko egoera sozio ekonomikoa negargarria zen eta hasi

berri zegoen kooperatiba esperientziak ilusio asko piztu zuen.

Lan duina, pertsonarekiko errespetua, barne demokrazia, jabetza

elkar banatua, soldata onargarria... Protekzionismo (politiko,

sindikal, merkatukoa, ekonomikoa) egoera baten garatu zen

hasierako enpresa jarduera. Arrakasta izateko aukera handiak

zituzten gutxieneko seriotasuna erakusten zuten enpresa proiektu

gehienek.

Baldintza horietan sortu eta hasi zen garatzen esperientzia.

Gerraostea bizi zuen herriaren beharra ikaragarria zen eta

itxaropen eta ilusioen zain zegoen gazteria.

Egin dezagun hemen geldiunetxo bat ibilbidean zehar, goazen

Arizmendiarrietaren pentsamendua aztertu eta esperientziaren

sakoneko motibazioak ezagutzera.

1.1.2 Esperientziaren erro ideologikoak

Pertsonalismoaren ildotik jorratu zuen pertsona eta

komunitatearen inguruko pentsamendu osoa. Pertsonaren kontzeptua

oinarritzat hartuz (komunitatean integratutako gizakia, ez

gizaki isolatua) Arrasateren berpizte ekonomiko, sozial eta

morala bultzatzen saiatu zen.

Arrasatera iritsi bezain laster, gazte taldeekin lanean hasi

zen Acción Católica elkartearen bitartez. Gazteengan ikusten

zuen etorkizun askea lortzeko modua. Horrela, gazteen

hezkuntzan eta partehartzean ahalegin nabaria egin zuen

Arrasaten igarotako lehen urteetan.

Arizmendiarrietaren pentsamendua pentsamendu zabala eta malgua

da, bilakaera gaitasun interesgarria agertzen duena. Hainbat

iturritatik edan eta pentsamendu praktiko propioa garatu zuen,

ekintzara bideratutako filosofia sendoa. Bere iturri nagusiak

ondoren azaltzen ditugunak izan ziren.

91

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!