31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal enpirikoa

Emaitza orokorrak

tarterik eskaintzen duenik. Benetan merkatu globalizatuan

iraungo badugu energia eta baliabide guztiak enpresa arloa

lantzeari dedikatu beharko dizkiogu. Arlo sozialaren tartea

gutxitzen joan da historikoki, gaur egungo joera ere hori da:

merkatuaren exijentziak direla eta, bestelako logikatarako

tartea txikitzen joan da.

Azkenik, Itxaropenaren diskurtsoaren eremua deskribatzea

geratzen zaigu. Eremu honetan identifikatu ditugun elementu

esanguratsuenak honakoak dira: jarrera baikor eta eraikitzailea

eta erantzukizunaren asumitzea. Hauek erantzukizuna euren gain

hartzen dute, aldarrikatzetik ezer gutxi lortzen da begiratu

honen arabera. Hobe da subjektu aktibo izan eta, barne

mekanismoak erabiliz, gustuko dena mantendu eta aldaketarako

proposamenak lantzea.

Horraino lehen hurbilpenak emandako emaitzen interpretaziotik

eratorritakoa. Hurrengo orrialdeetan, eztabaida taldeetan

landutako elementuak aztertu ondoren, taulatan diskurtso

ezberdinen atzean kokatuko ditugu aurkitu ditugun diskurtsoelementu

ezberdinak.

Lehen esan bezala eztabaida taldeetan ere hiru diskurtso nagusi

identifikatu ditugu. Hortik aurrera, aurrerapauso bat egin dugu:

diskurtso eraikitzailea deitu duguna hiru azpi-diskurtsotan

banatu dugu. Eraikitzailearen barruan, nostalgikoa, ezjakina eta

eraikitzaile pragmatikoa deitu ditugun azpi-diskurtsoak bereizi

ditugu.

Beraz, aztertutako lau eztabaida taldeetan identifikatutako

elementuak diskurtsoetan kokatzeko ahalegina egingo dugu

hurrengo taulatan. Lehenengo taulan aurkakotasunean

oinarritutako diskurtsoa eta etsipenean oinarritutakoa agertuko

ditugu. Bigarrenean, diskurtso eraikitzailea eta beronen azpidiskurtsoak

landuko ditugu.

Aurkakotasunean

oinarritutako diskurtsoa

- Kooperatiban inplikazio

handiagoa egon beharko litzateke,

baina gero praktikan SA baten

moduan funtzionatzen du.

- Eredu kooperatiboa eta bestelako

ereduaren artean ez dago alderik.

- Arlo enpresariala baino ez da

zaintzen.

- Jendeak ez du organoetan parte

hartzerik nahi.

Etsipenean oinarritutako

diskurtsoa

- “Jada ez dugu lehen jartzen

genuena jartzen”. Sorreran zegoen

giroa desagertu egin da. Gazteek

ez dute “ezer jartzen”.(Galera

sentimendua).

- Sorrerako garaietako ilusioa

itzaltzen utzi da.

- Kooperatibismoa sistema bezala

kapitalismorantz hurreratzen doa.

- Espiritu kooperatibista galdu

da.

- Arlo enpresarialak baldintzatzen

gaitu, zaila da kooperatibaren

arlo soziala lantzea testuinguru

ekonomiko honetan.

485

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!