31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal enpirikoa

Planteamendu metodologikoa

indartsuetan ertainetakoa, esan genezake. Esku-langile zuzenen

eta zeharkako langileen azpi-kolektibo handi bana du bere

baitan. Kooperatibista historiko edo zaharren (hasierakoen) eta

belaunaldi gazteen ordezkaritza aurki dezakegu bere langileen

artean. Arrasaten lantegi zentrala dauka, eta baditu lantegiak

Markinan eta Donostian ere. Makina handien sektorean mundu

mailako merkatu konplexu batean lehiatzen da, eta bizi-bizirik

ditu egungo merkatu globalaren desafioek dakartzaten

gorabeherak. Arrazoi hauek guztiek Fagor Arrasate hautagai egoki

bihurtzen dute guk nahi dugun argazkirako.

Zeintzuk dira Fagor Arrasaten kooperatibagintzaz egun dauden

diskurtsoak? Zeintzuk jarrera eta sentipenak? Zeintzuk dira

Fagor Arrasateko langileen “bizipen kooperatiboak”? Nola

irudikatzen dute etorkizuna?

2. Azterketa enpirikoaren helburu orokorrak

Aipatu dugu fokoa Fagor Arrasate Kooperatiba Elkarteko

kolektiboarengan jarri behar dugula.

Hiru dira planteatzen ditugun helburu orokorrak:

A.- Kooperatiba eta kooperatibagintzari buruz dauden

pertzepzio eta diskurtsoak identifikatu eta aztertzea.

Kooperatibaz eta kooperatibagintzaz Fagor Arrasate Kooperatiba

elkartean dauden diskurtsoak polarizatu eta aztertzea da

azterketa enpirikoaren helburu nagusia. Egungo kooperatibistek

kooperatibismoa nola ikusten duten, nola formulatzen duten jakin

nahi dugu. Eta formulazio horretan zenbat ikuspegi desberdin

multzoka ditzakegun, zenbateraino adostuak dauden, diskurtso

kontrajarririk dagoen ala ez.

Esan bezala, kooperatibagintzaz dauden ideia eta irakurketak

jasotzea interesgarria litzateke etorkizuneko kooperatibismoa

berregiten lagundu, eta berregiten ari diren diskurtsoak

arakatzeko. Beraz, kooperatiban eragile aktibo diren langileen

ikuspegiak aztertuko ditugu, kolektiboa osoa aintzat hartuz.

Zeintzuk dira Fagor Arrasaten egun dauden diskurtsoak? Zeintzuk

dira Fagor Arrasateko langileen “sentipen kooperatiboak”?

Diskurtsoak bereizi ahal daitezke? Zeintzuk dira elementu

diskurtsibo bereizgarriak?

Aldi berean, atal teorikoan aztertu dugun Esperientzia mailan

egindako ikerketa batean jasotako lau diskurtso nagusirekin

alderatuko ditugu. Ba al da alderik Joseba Azkarragak landutako

diskurtsoen ezaugarri edo jarrerekiko? Ba al da beste

diskurtsorik? Aurkituko ote ditugu Azkarragak identifikatutako

lau diskurtsoak Arrasateko kolektiboarengan?

212

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!