31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal enpirikoa

Emaitza orokorrak

1.1.2.2 Sentimendu kooperatiboaz

Kooperatibista sentitzen direnen artean, kooperatibismoa

bizitzeko hainbat modu antzeman ditugu. Batzuk oso

kooperatibista sentitzen dira, hori ezagutu dutelako eta garai

bateko zentzu iturrietatik edateko aukera izan zutelako

seguruenik. Beste batzuk, kooperatibista sentitu bai baina ez

helduagoei ikusi edo antzematen dieten grina berarekin, ilusio

gutxiagorekin, edo sentimendu apalago bat da eurek sentitzen

dutena.

Dena den, gehiengoak, %60ak beste kooperatiba eredu koherenteago

baten beharra sentitzen duela aitortu du. Gauzak hobeto,

zuzentasun eta koherentzia handiagoz egiteko beharra

azpimarratzen zuten eztabaida taldeetan.

Sentimenduaren joerari dagokionez, Kooperatibista sentimendua

gutxitu egin da %31rengan. %21arengan goranzko joera du eta

%44arengan mantendu egiten da.

Ildo beretik, gazteen eztabaida taldean egunerokotasunak asko

baldintzatzen duela kooperatibista sentitzeko modua azpimarratu

dute. Eguneroko lanean gustura sentitzeak kooperatiba eta

kooperatibagintza ulertu eta baloratzeko orduan laguntzen duela

diote.

1.1.2.3 Partehartzeaz

Partehartze instituzionalaz

Arrasateko Kooperatiba Esperientziaren baitako kooperatibek

demokrazia ekonomikoa bereizgarri dutela aipatu dugu atal

teorikoan. Demokrazia horri eusteko zailtasunak ere izan ditugu

aztergai. Azterketa kualitatiboan demokrazia ekonomiko horretan

sakondu beharko genukeela aipatu da, bai dimentsio

instituzionalari dagokionean nahiz lanpostuko partehartzeari

dagokionean ere.

Baina, Fagor Arrasateko langileen artean zenbatek uste dute

Arrasateko Kooperatibak demokrazian eredu direla? Galdetegian

jasotako datuen arabera, erdiek uste dute demokrazia

enpresarialean erreferente direla Arrasateko Kooperatibak.

Bestetik, %30 inguruk ez dauka argi erreferentzia diren ala ez,

eta hain justu multzo horretakoak gazteak eta erdiko adin

tartekoak dira.

Partehartzeko aukera, indartu beharreko elementua

Diskurtso eraikitzaile-pragmatikoaren baitan demokrazian sakondu

beharraz mintzatu direla aipatu dugu, demokraziarako elementuak

berritu beharko liratekeela eta organoen funtzioak eguneratu.

494

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!