31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal enpirikoa

Eztabaida Taldeen azterketa

2-1 partaidearen iritziz, motibazio nagusia orain eta lehen

dirua irabaztea zen, baina egia da baita ere, kooperatiban beste

elementu batzuk ere bilatzen direla.

“nik hori argi dauket. Nik diru biharrik ez

baneu eduki ez nintzake etorriko lanera, ezta oin

dala berrogei urte be! Hori garbixe da.” (ET2;H1)

“hori garbixe da. Nik uste dot jendia diruan

bila datorrela baina hortik aparte beste

zeozer.”(ET2;H2)

4.4. Gaur egungo kooperatibagintza aztergai

Atal honetan kooperatiba bertako, Fagor Arrasateko gai eta arazo

konkretuak ezagutu eta aztertu nahi ditugu. Puntu honen barruan

kokatuko ditugu bai Arrasateko lan giroari zein partehartze

instituzionalari buruzko iritziak.

Azpiko geruza batean kokatzen diren elementuez jardungo dugu

hurrengo orriotan. Orain arte kooperatibagintzaz orokorrean

jardun dugu, pentsamenduaz eta bere ajeez. Puntu honetan

egunenorokotasunetik hurbil bizi dituzten elementuak izango

ditugu aztergai.

4.4.1 Lan harremanak eta lan-giroa Fagor Arrasaten

Sasoi batean orain baino diziplina gehiago zegoela dio 1-3

partaideak. Oraingo lan kulturan langileek badakite zer egin

behar duten eta zentzu horretan lehen baino askatasun gehiago

dago eta hori ez da ona. Langileak norbaitek gidatu behar

dituela uste du bazkide honek. Lehen baino lan gutxiago egiten

ei da eta diziplina gutxi eta askatasun larregi ei dago. Oso

kritiko eta gogor ageri zaigu.

“oin baino disziplina asko gehixau hauen. Gaur

da egune jentien mentalidadie dana bakoitxak

badakixela zer ein bi dauen. Da, jentiai itxi

itteako. Orduan ez, orduan jentiai exigidu eitteakon

da zigortu ein biha bazan, zigortu eitte zan. Da,

jendiak badaki zer ein bi dauen, da ixten botzazu

jentie desmadrau eitten da. Hori da konparaxino bat

ipinteko, kalian kendizu ertzainak eta aguzilak eta,

da, jentiak badaki ze ein bi dauen. Jendiak badaki

eztauela lapurretan ein bihar da beste gauza asko

baina ein eingo leuke. Da hemen be pasau da hori.

Gaur egun disziplina gutxi dau eta askatasun larrei

dau. Da, toki askotan ta sekziño askotan bakotxak

gura dauena eitten dau. Da, hori pekatu haundixa da

neure ustez. Lana be asko gutxiau eitten da ein

bilitzakiena baino, tailerretan da, ofizinatan ez

dakit. Ofizinatan be, desmadre dexentia egongo da

287

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!