31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal enpirikoa

Planteamendu metodologikoa

4.1 Azterketa kualitatiboaren helburu zehatzak:

Aipatu ditugun helburu orokorrei jarraiki, helburu zehatz hauek

ditugu azterketa kualitatiborako:

1. Kooperatibagintzaren gaineko diskurtsoak identifikatu eta

aztertzea.

2. Gaur egun ezagutzen ditugun diskurtsoekin alderatzea.

3. Belaunaldien artean diskurtso mailan dauden

ezberdintasunak aztertu eta identifikatzea.

Metodo kualitatiboaren bidez dimentsio sinbolikoa azter

dezakegu. Gizabanakoek esan edo adierazten dute azter genezake:

ideiak, sinismenak, baloreak, desioak, iparrak…. Komunikazio

sinbolikoaren bidez edo eta hizkuntzaren bidez adierazten

dituzten erreferente kultural eta ideologikoak azter ditzakegu.

Eremu sinbolikoa ez da kuantifikagarria, diskurtsibitatearen

azterketak ulermena eta interpretazioa izan behar ditu helburu.

“El grupo de discusión es,

fundamentalmente, un proyecto de conversación

socializada en el que la producción de una

situación de comunicación grupal sirve para la

captación y análisis de los discursos

ideológicos y de las representaciones simbólicas

que se asocian a cualquier fenómeno social” 64

Gure kasuan, pertsonen arteko komunikazio hori, eztabaida

taldetan gauzatu da. Beraz, eztabaida taldeetan jasotako

materialarekin diskurtsoak eraikitzeko lehen urrats batean, hiru

diskurtso bereizi ditugu. Bigarren urrats batean

kooperatibagintzaren muina diren ezaugarrien arabera aztertu

dugu. Eta azkenik gaika esandako horiek aztertuz diskurtsoak

berreraikitzen saiatu gara. Eztabaida taldeetan jasotako

elementu esanguratsuenak harremanetan jarri, ordenatu eta ildo

interpretatzaile baten arabera egituratu ditugu, diskurtso

kooperatiboen deskripzioa egin ahal izateko.

Atal enpiriko hau hiru urratsetan egin dugu. Lehenik eta behin

Eztabaida taldeetan jasotako aktak transkribatu ditugu

irakurketa orokor bat eginez. Bigarren urrats batean esaldi

emankorrenak, sentipenak, ideiak, esateko moduei, akten tonuei,

hitzei etab.-ei erreparatu diegu, diskurtsoak polarizatze

aldera.

Kualitatiborako diskurtso analisia aukeratu dugu. ET-ak antolatu

ditugu, eztabaida talde hauek batez ere diskurtsoak identifikatu

eta aztertzeko baliatu ditugu.

64 Alonso, L. Enrique: La mirada cualitativa en sociologia. Editorial

fundamentos. Madrid. 2003. 93.orr.

215

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!