31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal enpirikoa

Azterketa kualitatiboa

Ildo beretik, erabaki guneak hurbiltzeko metodoetan sakondu

beharko litzatekeen moduan, indize sistematan ere berdintasun

gehiago egon beharko litzatekeela diosku. Behin ardura postu bat

izanez gero, pertsona horrek betirako mantentzen du indize

altua, behin ardura postua betetzeari utzita ere. Praktika

horrek desberdintasunak areagotzen ditu, eta 4-2 partaidearen

iritziz momentu horretan daukazun arduraren arabera kobratu

beharko litzateke.

“bai eta nik ez dot ikusten normala, zuk eukin

ahal dozu ez dakit zein responsabilidade altu eta

indize altu bat baina gero igual pertsona hori, ez

dakit zeattik, pasetan da beste postu batera ez

daukana hainbeste responsabilidade eta jarraitzen dau

indize berdinaz. Asuntua kobrau bihako litzakeela

momentu horretan daukazun responsabilidadian arabera;

behin ia ez daukazunian responsabilidade hori ba… eta

hola ba, beste hainbat gauzakin ez? Behin igotzen

zara, pasetan dozu maila, maila bat eukitera ba

azkenian danok gabiz antzera baina behin pasetan

dozunian listoi hori ba hortik gora dauena ia askoz

eliteago.” (ET4;H2)

4.3.5 Gaur egungo proiektu bila: proiektua gaurkotu

Garai bateko proiektua hitzez deskribatzea baino errazagoa zen

proiektu hartan sinestea. 1-1 partaideak dioskunez proiektua

deskribitzen zaila da, sentitu egin behar da. Eta zer da sentitu

behar dena? Hiru elementu aipatu ditu: aberastasunaren banaketa,

gizarteko beharrei erantzuten lagundu eta elkarrekin lan egitea,

konpromiso batzuei begira elkarrekin lan egitea.

“hori ez da erreza deskribitzia. Sentitzia

errezaua da deskribitzia baino e, eta azken baten

esan dia hemen gauza guztiak horren buruz sentitu

egiten dianak ez? Joe ba, aberastasunak ondo

errepartidu, aberastasunak azkenian dia gure lanak,

sozialmente horrek arlo guztiok ikastolak bestia

bestaldekua, horreik danak ondo batu, lagundu. Eta

gero hemen elkarrekin lan ein, danak konpromiso

batzukin.” (ET1;H1)

Baina, gaur egungo proiektua zein da? Zein izan beharko

litzateke? Zerk mugituko lituzke gaur egungo kooperatibistak?

Gaur egungo denboretara ekarri beharko litzateke orduko

proiektua. Salto haundia ikusi eta sentitzen du lagun honek.

Gazteek ez dutela berdin sentitzen eta sinesten uste du. Garai

hartan, sorrera garaian, langileen eskubideak zapalduta zeuden.

Baina gaur egun jada hainbat eskubide sozial eskuratuta daude

gizarte mailan. Beraz, gaur egun beste arlo batzuk landu beharko

282

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!