31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal teorikoa

Fagor Arrasateren ibilbide historikoa

1989-1995

Eskaerek berriz gora egin zutenean, 1996tik aurrera, jende

gaztea kontratatzen hasi zen Arrasate; ordurako, ordea, urtetan

esperientzia metatutako langileak ez zeuden, gazteek eurengandik

ikas zezaten.

Aurrejubilazioen aukera kooperatiba askotan izan zen

langabeziari aurre egiteko neurria. Dena dela, negozioaren

ezaugarriengatik, Arrasaten nabaritu zen gehienbat hauek

utzitako hutsunea.

“Zenbakitan

aurrejubilazioak

errentagarriak dira, baina

esperientzia oso garrantzitsua den

enpresetan, gurean gertatzen den

bezala, jakintza askodun langilea

jubilatzen denean, asko galtzen da.”

(Ramon Domaika)

Arrasatek duen produktuak esperientzia handia eskatzen du,

etengabe makina desberdinak ekoiztera behartuta baitaude.

Prentsa bakoitza, trokel bakoitza mundu oso bat da. Gehienbat

makina berezien (transferentzia) negozioan nabaritu zen

hutsunea. Hainbat langilek aitortu dutenez, tailerreko lanak

eskatzen duena esperientzia baino pentsatzen jakitea da, hau da,

momentuan momentuko arazoei irtenbide egokia topatzea, ahalik

eta azkarren:

“Betik lan diferentiak dienien, gaur

eitten dozu lan bat eta ha lana edo

antzerakua ez dozu eingo hemendik 15

urtera arte, orduen ze esperientzia

daukotzu zuk? Konturatu, pentsau eta

burua asko kantzau. Puesta a puntoko

montadoriek danak daukie hori

tankerioi: begiratu, analizau,

kriterixuak atara zer bai ta zer

ez...” (Benito Kortabarria)

Izan ere negozioaren eta lan egiteko moduaren ezaugarriengatik

urtero lauzpabost pertsona sartzea komeni da, eta ez hogei

urtetan inor sartu ez eta bat-batean taldetxoa jubilatzearekin

batera, gazteak barra-barra sartzea.

Langileriaren plangintza ezaren ondorioak gaur egun ere

begibistakoak dira Arrasaten. Ez da kontuan izan jakintzatransmisioaren

beharra, baina garrantzitsua dela jakinda ere ez

da lan erraza transmisio hori bermatzea. Gauza asko oso zailak

baitira erakusten, eta erakutsi ahal dena askok bere barnerako

gorde izan dute.

185

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!