31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal teorikoa

Kooperatibismoaren bi logikak

haziz joan den neurrian bidean utzi edo sakrifikatu behar izan

dituela bere oinarri izan diren zenbait balore eta motibazio.

Norabide horretan oso interesgarria da Joseba Azkarraga

soziologoak egiten duen Arrasateko kooperatibismoaren gaineko

irakurketa 14 . Azkarragak modernitatearen irakurketa izango du

abiapuntu fenomeno kooperatiboari hurbiltzeko eta Weber-en

irakurketarekin bat egiten du. Modernitatea bi indarren arteko

tentsioa genuke: arrazionaltasun formala (eraginkortasuna

helburu) eta balore-arrazionaltasuna (giza ekintzari zentzua

ematen diona). Weber-en diagnostikoaren arabera, hasierako

kapitalismoan ekonomia eta moral-erlijiosoaren arteko lotura

nabarmena zen 15 ; denborarekin printzipio etikoen putzua sikatu

egingo da eta haustura bat gertatu. Modernitatearen ibilbideak

erakutsi digu arrazionaltasun instrumentala gailendu dela

bestelako baloreen gainetik. Irakurketa orokorrak zentzu galeraz

hitz egiten du, balore-arrazionaltasunak giza-ekintza kozuzentzeari

utzi diola aitortzen da.

Beste hainbat autorek ere egin dute kooperatibismoak bere baitan

duen oreka zail horren gaineko gogoeta, hau da, baloreak vs.

efizientzia ekonomikoa. Meister soziologo suitzarrak ohartarazi

gintuen aspaldi demokratikoki arauturiko erakundeen arriskuaz.

Ikusi dugu kapitulu honen bigarren atalean Meisterrek lau

estadio bereizten dituela kooperatiben bizi-zikloan. Hasierako

estadioan erakundeak berdintasuna, partehartzea edo demokrazia

zuzena bezalako baloreak aldarrikatu eta praktikatzen ditu,

baina apurka-apurka dimentsioan eta eraginkortasun ekonomikoan

aurrera egin ahala, balore horien epeltze moduko bat

diagnostikatzen du.

Cheney-k Values at work lanean planteatzen duen galdera ildo

berean koka genezake. Zenbateraino da posible erakunde batentzat

bere balio sozialak mantentzea (esaterako, demokrazia

partehartzailea), geroz eta handiagoa eta konplexuagoa bihurtzen

den heinean, eta gainera ekonomikoki arrakasta lortzea? Kezka

horri erantzuteko Arrasateko Kooperatiba Esperientzia aztertu

zuen ikuspegi kritiko batetik, izan ere, merkatu globalean

lehiatzen ari den esperientzia bat dugu, kanpo presio handiak

jasaten dabilena, arrakasta ekonomiko handia duena eta aldi

berean, bere balio demokratikoak mantentzeko saiakeran dabilena.

Arrasaten buruturiko azterketaren harira, aurrerago

planteaturiko galdera botatzen du Cheney-k bere lanean: posible

ote da gizakiaren zerbitzura dagoen erakunde batentzat bere

baloreei eustea, burokratizazio, hazkuntza eta merkatu-lehia

testuinguru batean?

14 III. Kapituluko bigarren zatian landuko dugu zehatzago, hemen laburbildu

besterik ez dugu egingo.

15 Etika protestante liburuan aztertzen duen bezala, hasierako kapitalismoak ez

zuen mugarik gabe aberasteko nahia; jarrera arduratsua, zuhurra eta legeari

errespetua agertzen ziona zen hasierako kapitalistena. Lehen kapitalisten kode

etiko zurruna: austeritatea, ostentazio eta nabarmenkeriarik ez.

41

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!