31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal teorikoa

Kooperatibismoaren bi logikak

- Barrura begira (intramuros): kooperatibek partehartze

demokratikoa dute ezaugarri.

- Kanpora begira: konpromiso soziala eta gizarte

erantzukizuna, gizartea eraldatzeko asmoa.

2. Meister eta demokraziari eusteko zailtasunak

Kooperatibagintzak orokorrean, esperientzian zehar bere balore

eta izateari eusteko zailtasunak izan ditu. Zailtasun horien

muina ikertu zuen Albert Meisterrek 1972. urtean.

Kooperatibismoak bere baitan duen oreka zail horren gaineko

gogoeta egin zuen soziologo suitzarrak.

Honako galdera honi erantzuten saiatu zen bere “Los sistemas

cooperativos: ¿democracia o tecnocracia?” lanarekin:

“Constantemente se crean cooperativas de

consumo, de vivienda y producción, y comunidades de

trabajo con las que se intenta establecer una forma

de democracia directa y restaurar los vínculos entre

el trabajo y los demás aspectos de la vida social.

¿en qué paran esos intentos cuando son confrontados

con exigencias de la gestión y del desarrollo

económico de las empresas?” 7

Demokrazia eta teknokrazia, enpresen gestioa eta garapen

ekonomikoa jartzen ditu ikerlariak parez pare. Meisterrek lau

estadio bereizten ditu kooperatiben bizi-zikloan. Hasierako

estadioan erakundeak berdintasuna, partehartzea edo demokrazia

zuzena moduko baloreak aldarrikatu eta praktikatzen ditu; baina

aurrera egin ahala tamainan eta eraginkortasunean handituz

balore horien epeltze edo ahultze bat diagnostikatzen ditu.

Gatozen Meisterren lana laburtu eta sakonago aztertzera.

7 Meister, Albert: Los sistemas cooperativos: ¿Democracia o tecnocracia?,

editorial Nova Terra, Barcelona. 9.orrialdea.

29

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!