31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal enpirikoa

Azterketa kuantitatiboaren ondorioak

- Lan munduan euskara bultzatzen duelako merezi du

%72arentzat. Hemen, gazteak baikorrago agertu dira, %90ak

ados edo erabat ados markatu duelarik.

- Inguruko gizarte ekimenei diruz laguntzen dielako merezi

du Fagor Arrasate moduko kooperatiba baten lan egiteak

%72arentzat.

- Proiektu enpresarial ilusionante bat eskaintzen duelako,

merezi du galdetutakoen artetik %52arentzat. %32ak ez

dauka argi, ez ados/ez kontra. Aipatzekoa da gazteen

artean %18a kontra agertu dela, hauek ez dute uste Fagor

Arrasatek proiektu enpresarial ilusionante bat eskaintzen

duenik.

2. Fagor Taldeari buruzkoak

Atal kuantitatibo honetarako beste helburu bat honako hau

genuen: Fagor Taldeari buruzko iritzi eta pertzepzioak jasotzea.

Fagor taldean bereziki historikoki asumituta dauden hainbat

gauza (Fagor taldeko enpresen arteko elkar-laguntza maila

berezia, ‘Eskolari’ eta ikastolei laguntzea, hizkuntza

bultzatzea….), aztertu nahi izan ditugu. Fagorreko kulturan

txertaturik omen daudenak, nola kokatzen dituzte langileek beren

diskurtso edo pertzepziotan? Kolokan ote daude? ez baleude,

galdera da, zenbaterainoko sendotasuna duten kolektiboan Leintz

bailarako kooperatibetan bereziak izan diren funtzionamenduek

eta elkartasun mekanismoek. Arriskuan dauden etorkizun baten,

edo jendearen uste sendoetan txertaturik dauden hamarkada

askotako esperientziaren eraginez aztertu nahi dugu.

Belaunaldien arteko iritzi multzoen konparaketa egiteaz gain,

Fagor Taldearen kasuan organoetan aritzeak ere eragina izan

dezakeela uste dugu. Hori dela eta, Fagor Taldea aztertzerakoan

bi aldagai horiek izango ditugu kontuan: alde batetik, adinaren

aldagaia, eta bestetik, organoetan aritzearena.

5.2.1 Enplegua sortzeko bokazioa mantendu beharko luke

Fagor taldeak historikoki enpleguak sortu eta mantentzearen

aldeko bokazioa izan du. Fagor Arrasateko kolektiboan,

gehiengoaren iritziz, bokazio hori, mantendu beharreko elementua

da (%54a ados agertu da eta %39a erabat ados). Kontra agertu

diren apurrak gazteen multzokoak izan dira (guztira hiru lagun).

Dena dela, 90. hamarkadako krisiaz geroztik Fagor Taldean

kontratatu moduan, behin behineko lanpostuak betetzen dituzten

langileak eta azpikontratu moduan lan egiten duten langileen

kopuruak gora egin du. Produkzio pikoei erantzuteko beharra

dagoenean kontratatzen dira, “ebentual” izenez ezagutzen diren

behin behineko langileak. Dena dela, zaintzen al dira langile

hauen lan baldintzak? Igartzen al dute langile horiek

kooperatiba batean lan egiten dutela?

475

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!