31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal enpirikoa

Lehen hurbilpena

3. Lehen emaitzen interpretazioa

Atal honetan lehen hurbilpen honetan egindako lanaren emaitzak

jaso eta interpretatuko ditugu.

Horretarako, abiapuntu egokia izan daiteke ikerketa lanaren

helburu nagusia gogora ekartzea. Fagor Arrasate kooperatiba

Elkarteko kolektiboan kooperatiba eta kooperatibagintzaz dauden

diskurtso nagusiak identifikatu eta aztertzea da lanaren

helburuetako bat. Atal teorikoan, Arrasateko Kooperatiba

Esperientziak gaur egun bizi duen zentzu krisiaren inguruko

ajeen nondik norakoak aztertu ditugu. Zentzu krisiaren

diagnostikoa landu dugu, enpirikoaren atal honetan aldiz, zentzu

krisi horretan kooperatiba bateko kolektiboa nola kokatzen den

aztertu dugu diskurtso analisiaren bidez.

Hiru diskurtso identifikatu eta aztertu ditugu azterketa

kualitatiboaren lehen urrats honetan. Etsipenaren diskurtsoa

deitu duguna bata, Aurkako diskurtsoa bigarrena eta

Itxaropenaren diskurtsoa hirugarrena. Gatozen orain, hiru

diskurtso horien muina paragrafo banatan deskribatzera.

Etsipenaren diskurtsoak eszeptizismotik bizi du

kooperatibagintza. Garai baten zentzua izan zuena gaur egun ez

da eutsigarri. Etsita daude, zertarako esan edo egin zerbait

hori antzua izango bada?. XXI.mendeko mundu globalizatu honetan

merkatuak agintzen du, kanpo faktoreek eragin eta determinatzen

gaituzte. Onartu besterik ezin dugu egin. Baldintzak onartu eta

arlo enpresarialari eustea da gaur egungo kooperatibagintzaren

egiteko nagusia.

Aurkakotasunetik edo haserretik abiatzen den diskurtsoak

mesfidantza du sakonean. Ez da kooperatiba gidatzen dutenekin

fidatzen eta ez du ikusten eurengan inolako eragin ahalmenik

dagoenik. Halere, bestelako kooperatiba eta kooperatibagintza

batengan sinesten dute. Gaur egungo egoera “degradatua” da

atsegin ez dutena, inkoherentziaren aurka errebelatzen dira.

Teoriatik praktikara dagoen tarte zabala ez dute atsegin eta

hori da salatzen dutena. Tarte hori txikitzearen erantzukizuna

gehienbat kooperatiba gidatzen dutenengan dagoela uste dute.

Itxaropenaren diskurtsoan kokatzen direnek aldiz, indarra eta

eragiteko ahalmena pertsonarengan dagoela uste dute. Pertsona

eta kooperatibatan dagoen subiranotasuna eta autonomia elikatu

eta landu behar direla uste dute. Kooperatibagintza

biziberritzeko gogoa eta premia ere ikusten dute.

Ez da erraza diskurtsoak bereiztea, mugak ez dira oso argiak.

Seguruenik ez da diskurtso argi eta egituraturik eskaintzen.

Halere, muga eta guneak eskema grafiko baten bidez adierazten

ausartu gara, diskurtsoek euren artean eta bakarkako eremuetan

zer konpartitzen duten ikusteko baliagarria izan daitekeelakoan.

249

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!