31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal teorikoa

Fagor Arrasateren ibilbide historikoa

1962-1967

2.2 1962-1967

1.Bilakaera

1962 eta 1967 bitartean Talleres Arrasate Cooperativa Industrial

-TACI- makina ekoizle prestigiotsu bihurtu zen, enpresa europar

batzuekin sinatutako lizentzia-kontratu eta langileen lan maila

altuari esker. Salmentak 10 aldiz handiagoak ziren 1967an,

1961ean baino. Langile kopurua ere izugarri handitu zen: 50

bazkide izatetik (1962) 208 bazkide izatera pasatu ziren 5 urte

eskasetan. Ondorioz, 1965ean Talleres Arrasate izenari

“Talleres” kendu zioten.

1.1 Lizentziak: teknologiaz jabetuz

Ulgorrek jadanik esperientzia zuen lizentzien munduan, eta TACIk

hartu beharreko bidea ere huraxe zela sinisten zuten, oraindik

ere Ulgorreko iturritik edaten jarraitzen baitzuen Arrasatek.

1961 eta 1967 bitartean 3 enpresa europarrekin sinatu zituen

lizentzia-kontratuak. Aukera horrek merkatuan izena ezagutzera

ematen zion bitartean, teknologia aurreratua ezagutzeko beta

eskaintzen zion Talleres Arrasateri. Lehenengo kontratua 1961-

62an Olma enpresa italiarrarekin sinatu zuen. Honek profil eta

hodi soldatuak eta transfer lerroak ekoizteko aukera eskaini

zion. Urte berean, Grabener enpresa alemaniarraren lizentziaz

jabetu zen prentsa mekanikoak ekoizteko eta urte bete beranduago

ukondodun prentsak saltzeko ordezkaritza gehitu zituen

kontratura. 1963an Ilma, beste enpresa italiar batekin zizailak,

tolesteko makina mekanikoak eta coils-ak luzetara eta zeharka

mozteko kapazitate ertaineko lerroak ekoiztea adostu zuen.

Horrela fabrikazio gama zabalagoa eskainiaz zihoan TACI.

1.2 Eskola Profesionala: formazioaren garrantzia

Baina lizentzia bidez eskuratutako teknologia barneratzeko

formatutako langileak behar ziren, gaian adituak ziren

pertsonak. Bestela ez ziren kapaz izango beste enpresetatik

jasotakoa moldatu eta hobetzeko. Kooperatiba barneko formazioa

garrantzitsua zen, eta marrazketa ikastaroak eta beste hainbat

gairi buruzkoak antolatzen ziren. Baina era berean, Eskola

Profesionalaren papera azpimarragarria da Talleres Arrasateren

garapenean. Dena dela, irabaziak izan arte ezin izan zioten

Eskolari nahi beste laguntza eskaini.

Azkenean, 63-65 bitarteko ekitaldietan fondo sozialetik (Fondo

de Obras Sociales) 2.100.000 pezeta bideratu zituzten Eskola

Profesionalerako. Eta hurrengo urteetan ere jarraitu zuten

irabazietako zati handi bat eurentzat beharrezko zen ikasle

formazioa indartzeko inbertitzen. Hala ere, Arrasaterentzat

159

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!