31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal enpirikoa

Azterketa kuantitatiboa

kooperatibizatzearen alde lan egingo duen mugimendua bultzatzea

gustatuko litzaioke %78ari. Gustatu bakarrik ez, etorkizunean

horrela gertatuko dela uste du %54ak eta 51-65 adin tartetik

%90ak. Oraingo honetan ere, adin tarte hau azaldu da baikorren.

Beraz, Fagor Arrasateko kolektiboan gehienek uste dute

etorkizunean kooperatibek honako bi norabidetan lan egingo

dutela:

- Enpresarialki hobetzen joango den kooperatibak garatuz,

kooperatibismoari dagokionean orain arteko izaera

mantenduz.

- Gizarteko alor desberdinak kooperatibizatzearen alde

lan egingo duen mugimendua bultzatuz.

Aipatu dugu kooperatibismo gero eta sakonagoa garatzea gustatuko

litzaiekeela , nahiz eta enpresarialki tamainaz ez handitu;

baina era berean ez dutela uste kooperatiben etorkizunaren

nondik norakoak norabide horretan joango direnik.

Baina zer egin behar da kooperatibismo on bat lortzeko?

Etorkizunean kooperatibismo on bat lortzeko zer egin beharko

litzatekeen galdetuta, honako sei elementuen garrantzia

azpimarratu dute:

1. Formazio kooperatiboa landu beharko litzatekeela uste du

gehiengoak (%68 ados eta %16 erabat ados).

2. Kooperatibak lehiakorrago izate aldera formula

kapitalistetara hurbiltzearen kontra agertu da %51,2a eta

erabat kontra %14,5a.

3. Hazkuntza ekonomikoari lehentasunik ez. Hazkuntza

ekonomikoari lehentasuna ematearen kontra agertu da

gehiengoa. Kontra %26a eta erabat kontra %8,3a; beste multzo

handi batek zalantzak agertu ditu, hauek ez dakite hazkuntza

ekonomikoari lehentasuna eman behar zaion ala ez (%43ak ez

ados/ez kontra aukera markatu du).

4. Arlo soziala alde batera utzi eta arlo enpresariala

indartzearen kontra agertu da %80a.

5. Ideologia kooperatiboa gaurkotu eta zuzendaritzetan

txertatu beharko litzateke %87aren ustez.

6. Belaunaldi berrientzat motibagarriak izan daitezkeen

elementuak identifikatu eta bultzatu beharko lirateke, puntu

honetan ia denak bat etorri direlarik: ados edo erabat ados

%96a.

Orain arte kooperatibagintzaren etorkizunaz jardun dugu,

etorkizunean izan nahi dutenaz, hain zuzen. Ondorengo lerroetan

Arrasateko Kooperatibak gaur direnaz jardungo dugu. Zein da

Arrasateko kolektiboak gaur egungo kooperatibagintzaz eta

kooperatibaz egiten duen irakurketa?

462

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!