31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal teorikoa

Oinarrizko hamar printzipio kooperatiboak

norabideari dagozkion arloetan partehartzeko eskubide eta

betebeharra izango du” 36

Ikus ditzagun beraz, partehartze instituzionalaren,

sozioestrukturaren ezaugarriak:

a) Bazkideen partehartzea berdintasunean oinarritzen da,

horrela, lan elkartuko kooperatibatan bazkide bakoitzak

boto bat dauka (pertsona bat, boto bat). Ez dauka zer

ikusirik, edo ez da kontuan hartuko bazkideak duen

kapitala, ez eta aintzinatasuna edo eta enpresan betetzen

duen lanpostua. Hortaz, boto eskubideak bazkide guztiak

eskubide eta betebehar berdinekin berdintzen ditu.

b) Partehartzeko kanalak barne araudian jasotako eskubideen

arauek bermatzen dituzte. Eskubide hauek dituzte bazkideek

printzipio honi dagokionean:

- Kooperatibako organoetan, edo eta kooperatiba

kide den beste erakunde bateko ordezkari gisa

parte hartzeko hautatu eta hautatua izateko

eskubidea.

- Batzar Orokor, edo eta kide den kooperatibako

beste organoetako erabakietan ahots eta boto

bidez erabakietan parte hartzeko eskubidea.

- Kooperatibari buruzko edozein gairen inguruan

informatua izateko eskubidea.

c) Eskubide hauek aurrera eramateak zuzen garamatza demokrazia

errepresentatibora. Printzipio demokratiko honetan klabea da

Errektore Kontseilua. Izan ere, organo honek aukeratzen du lerro

exekutiboa, hau da teknoestruktura. Lerro exekutiboaren buruan

Zuzendaritza Kontseilua kokatzen da, bere ardura nagusia urteko

gestio plana egin eta berau betearazteko bitartekoak egoki

kudeatzea izango da.

Sozietatean (soziestrukturan) parte hartu ahal izatea da

benetako partehartze kooperatiboaren bereizgarria, hortxe

kokatzen da ereduaren izaera demokratikoa. Jakina da, ordea,

demokraziaren oinarria bere erakundeei eta arauei benetako

eraginkortasuna ematea dela, erakunde eta arau horiek berez ez

baitute bermatzen egiazko partehartzea eta inplikazioa.

36 Agirre. N. op.cit. 118.orr.

71

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!