31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal teorikoa

Fagor Arrasateren ibilbide historikoa

1968-1975

2.3 1968-1975

1. Aldaketa garaia

1.1. Lagun Aro eta Ularcon aldaketak

1969an bai Ularco eta bai Lagun Arori dagokionez, aldaketa

nabarmenak gertatu ziren. Ularco konplejua izatetik, 5

kooperatibez sortutako beste kooperatiba bat izatera pasatu zen.

Javier Mongelos zuzendari orokor izendatu zuten eta guztira 15

kidez osatutako Kontseilu Errektorea sortu zuten. Ularcoren

berregituraketa horrek ekarri zuen berriztapenik

kooperatibentzat. Adibidez, 1970 ekitaldiko irabazien banaketa

%100an egiterakoan, 12 milioi inguru eman zizkion Ularcori eta

beste horrenbeste gelditu zitzaion Arrasateri. Aurreko urteetan

laguntzak jaso zituzten, baina oraingoan beste zentzu bat hartu

zuten laguntzek. Gelditzen zitzaien diru kopurua aurrera egiteko

nahikoa ez zen arren, erabakia onartu beharrean zeuden. Honela

adierazten zen 1970eko memorian gertaera hau:

“(...) dicho remanente líquido es

insuficiente para alcanzar las cotas de

autofinanciación que precisamos para

desarrollar nuestra empresa, pero

confiamos mejorar a tasas suficientes en

años futuros.” (1970eko memoria)

Lagun Aro, bestalde, 1969ko ekainaren 19an estatutu berriak

onartuta, gaitasun juridikodun “Mutua Voluntaria” bihurtu zen.

Egitura berri horrekin 1970eko urtarrilaren batean hasi zen

martxan, Caja Laborali erabat lotuta, oraindik ere. 1974an

aldiz, bigarren mailako kooperatiba bihurtu zen Lagun Aro, bere

Kontseilu Errektore eta Zaintza Batzordearekin.

1.2. Markinako lantegia

Markinan 60 pertsonako taldea kooperatiba sortu eta lanerako

gogoz zegoela jakin zen. Bertan, Arrasateko departamentu

gisa jokatuko zuen planta bat zabaltzea posible ikusi zen.

1969ko Batzar Orokorrean Markinan beste planta bat zabaltzea

proposatu, eta bazkideek onartu egin zuten. 1970ean zehar ez zen

gauza handirik egin eta 71rako utzi zituzten beharrezko

inbertsioak urte bukaerarako martxan izateko esperantzaz. “Bi

dibisioa” izena hartu zuen eta hasieran makina estandarretan

oinarritu zuen bere ekoizpena, teknikoki errazagoa zelako.

167

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!