31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal teorikoa

Arrasateko Kooperatiba Esperientziaren oinarri filosofikoak

2. Arrasateko Kooperatiba Esperientziaren

Oinarrizko hamar Printzipio Kooperatiboak

2.1 Sarrera

Arrasateko Kooperatiba Esperientziaren nortasun eta izatearen

ezaugarri multzoa da Oinarrizko Printzipio Kooperatiboen

deklarazioa. 1987an idatzi eta onartu ziren esperientziaren muin

etiko eta ideologikoa jasotzen dituzten hamar printzipioak.

Orain dela 50 urte inguru abiatu zen praktika enpresariala dugu

AKE, halere, printzipioek gaurkotasuna izaten jarraitzen dute.

XXI.mende honetako enpresa kultura berriak behin eta berriz

aipatzen ditu langileen inplikazioa, erantzukizuna,

partehartzea, autogestioa, interkooperazioa, lankidetza eta

antzeko terminoak. Eszenatoki global berrian erakundeek

lehiarako dituzten diferentzialak direla azpimarratzen dute.

Kooperatibek, eta konkretuki Arizmendiarrietaren pentsamenduaren

eraginpean sortu eta garatutako AKEko kooperatibek, berezko

dituzte ezaugarri horiek.

Idatzi zirenerako Arizmendiarrieta desagertua zegoen, eta bere

jarraitzaile zuzenak 35 erretiratzekotan ziren. Momentu horretan,

“Eginiko ibilbidearen oinarri ideologikoa

instituzionalizatzearen garrantzia bere egingo dute”. Belaunaldi

berriek, kooperatibista berriek, portaera kodigo bat bere egin

dezaten, eta esperientziaren muin ideologikoari jarraipena emate

aldera.

Beraz, oinarrizko printzipioek kooperatiben berezko ezaugarriak

identifikatzen dituztela esan dezakegu. Erakunde ireki eta

demokratikoak (bazkide bat, boto bat), boterea lanean

oinarrituko dutenak (eta kapitala horren zerbitzura dagoen

tresna), eta bere kudeaketan parte hartzea, ordainsarien gaineko

elkartasuna eta interkooperazioa bultzatuz, gure ingurunea

eraldatzeko eta aurreratzeko bokazioz.

Oinarrizko printzipioek Printzipio Kooperatibo Unibertsaletan

dute oinarria. Ingalaterrako Rochaleko “aintzindariek” formulatu

zituzten lehendabizikoz, eta Nazioarteko Aliantza Kooperatiboak

geroztik egin dituen kongresuetan eguneratu. MCCk, gaur egungo

Mondragon Taldeak, Arrasateko Talde Kooperatibaren I. Kongresuan

onartu zituen 1987.urteko urrian. Hortaz, ordura arte praktikan

jartzen ari ziren ideiei forma eman zitzaien, kodifikatu egin

ziren.

Printzipioen gaurkotasunaz jardun dugu, enpresa kultura berriak

eta management modernoarekin bat etor litezkeela ere aipatu

dugu. Baina gure kezka nagusia beste bat da: zeintzuk dira

35 Jose Maria Ormaetxeak formulatu eta idatzi zituen Printzipio Kooperatiboak.

66

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!