31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal enpirikoa

Azterketa kuantitatiboaren ondorioak

5.1.2 Gehiengoari kooperatibismo gero eta sakonagoa

garatzea gustatuko litzaioke

Aipatu dugun bide koherenteago eta berritu horretatik bidea

egiten hasteko, kooperatibistei zer nolako kooperatibagintza,

zer nolako mugimendu kooperatiboa gustatuko litzaieken galdetu

diegu. AKEren ipar garrantzitsuenetakoa hazkuntza ekonomikoa

izan da bere historian zehar, ongizate materialaren aldeko

hautua egin duela esan genezake. Baina testuingurua aldatu den

honetan galdera berriak ere sortzen zaizkigu. Etengabe haztearen

joera ote da etorkizuneko iparra? Lanpostuak sortzearen ideian

agortzen da diferentzial kooperatiboa, ala zerbait gehiago dago?

Gehiengoak, eta bereziki gazteenek, kooperatibismo gero eta

sakonagoa garatzea gustatuko litzaiokeela erantzun du, nahiz eta

horrek berarekin enpresarialki tamainaz ez handitzea ekarriko

balu ere. (%58 ados edo erabat ados agertu da). Gustatu ordez,

zer gertatuko den galdetuta, berriz, bestelakoa izan da jasotako

erantzuna: gehiengoaren ustez ez dugu kooperatibismo gero eta

sakonagoa garatuko nahiz eta enpresarialki ez handitu

(galdetutakoen artetik %46a kontra edo erabat kontra agertu da).

Oraingo honetan ados edo erabat ados agertu direnak %20 izan

dira.

Beraz, multzo handi bati kooperatibismo gero eta sakonagoa

garatzea gustatuko litzaioke baina ez du uste horrelakorik

gertatuko denik. Zergatik ez? Ez al dira kooperatibistak

kooperatiba eta kooperatibagintzaren subjektu aktibo? Ez al dira

protagonistak? Badirudi kanpo faktoreak direla kooperatibismo

gero eta sakonagoa garatzeko oztopo.

Belaunaldiei dagokionez, gazteak agertu dira kritikoen, hauen

artean gehiengoak ez du uste kooperatibismo gero eta sakonagoa

garatuko dugunik, nahiz eta enpresarialki tamainaz ez handitu

(%55ak kontra edo erabat kontra markatu du). Erdiko adin

tartekoen gehiengoak ere ez du uste hori izango denik

kooperatibagintzak jarraituko duen bidea: %44a kontra agertu da

eta %15a erabat kontra.

51-65 adin tartekoen %40aren iritziz “bai” garatuko dugu

kooperatibismo gero eta sakonago bat, nahiz eta enpresarialki

tamainaz ez handitu. Baikorren agertu dira beste behin ere

belaunaldi honetakoak. Halere, paradoxiko xamarra dela iruditzen

zaigu, izan ere, etorkizunean gehien sinesten dutenak, ez dira

etorkizuneko protagonista izango direnak. Hauetako azkenak

gehienez ere 10-15 urteren bueltan erretiroa hartzeko sasoian

egongo dira.

Enpresarialki hobetzen joango den kooperatiba gustatuko

litzaioke %76ari, kooperatibismoari dagokionean orain arteko

izaera mantenduz. Eta errealitatean ere halaxe gertatuko dela

uste du gehiengo zabalak. Era berean, gizarteko alor desberdinak

461

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!