31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal enpirikoa

Azterketa kuantitatiboaren ondorioak

beharrezko zirenak. Horrek kooperatibismoaren transmisioa gune

ez formaletan eta eguneroko elkarrizketa eta eztabaiden bidez

egiten zela pentsatzera garamatza. Eta horrekin batera gaur

egungo belaunaldiak formatzeko beste zerbait beharrezkoa dela,

ez dela nahikoa kooperatiban lan egitea kooperatibismoaren

gaineko ezagutza izan eta kooperatibista sentitzeko. Eta hor bat

egiten dugu Azkarraga Etxagibelek hezkuntza kooperatiboaren

gainean egiten duen diagnostikoarekin. Ezer gutxi egin dela

esaten digu Azkarraga Etxagibelek eta benetan hezkuntza

“birsortze kooperatibistaren muina” dela. Bi estrategia

bereizten ditu. Alde batetik, bide naturala deitzen duena.

Eguneroko jardunean ematen den transmisioa, “osmosi” bidezkoa.

Transmisio mota honetan jokabidea eta etsenplua dira klabeak.

Bestetik, bide estrategikoa. Kooperatibismoak arrazionalizazio

ahalegina behar luke. Gogoeta eta eztabaidarako guneak sortu

behar dira, dagoeneko egunerokotasunean ematen den transmisioa

ez delako nahikoa.

5.1.11 Motibazioak

“Espazio soziala okupatzen duten indar

ideologikoak, errealitatearen definizioak eta era

guztietako mezuak borroka sinboliko handitan bizi

dira, gizartea errepresentatzeko gaitasun handiena

nork lortuko borrokan. Kooperatibismoak, bizirik

iraun nahi badu, indar kultural eraginkorra izan nahi

badu, beste plano batean jartzea behar du, soilik

plano horretan burutu ahal izango baita berau

birpentsatzeko, birplanteatzeko eta indarberritzeko

zeregina”. 73

Kooperatiban lan egiteko motibazioak zeintzuk diren aztertu nahi

izan dugu. Gaur egun, sasoi bateko Arrasateko Kooperatiba

Esperientziaren paradigma baliagarria da? Gaur egun zerk

mugitzen ditu kooperatibistak? Gaur egun zein zentzu dauka

norbanakoengan kooperatiban lan egiteak? Paradigma kooperatiboak

ahalbidetze ote du merkatuan konpetitiboki lehiatzea eta aldi

berean norbanakoa prozesu produktiboan pertsona moduan garatzea,

hau da bere barne dimentsioak garatzea? Zein mailatako

motibazioak asetzen ditu kooperatibak? Motibazio pertsonalak?

Motibazio ideologikoak?

Gaur egun, eta zentzu historiko batetik, zentzu-modalitate

sozialak makaldu eta bestelako zentzu eredu indibidualistagoak

azaleratzen ari direla esan genezake. Genesi garaiko AKEren

baitako paradigmaren sakonean zegoen gizarte eraldaketaren ipar

batetik, auto-errealizazio edo autogarapena ipar duen bestelako

73 Azkarraga Etxagibel, J.: Nor bere patroi. Arrasateko kooperatibistak aro

globalaren aurrean, Eusko Jaurlaritza, 2007, 319.orrialdea.

469

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!