31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal teorikoa

Zentzuen bilakaera: zentzu krisiaz

Subjektuak aktore sozial kolektiboak dira, zeinen bidez

indibiduoek euren esperientziaren gaineko zentzu

holistikoa lortzen duten. Kasu honetan, identitatearen

eraikuntzak bizi proiektu ezberdina eraikitzea du

helburu, akaso zapaldutako identitatean oinarritik

abiatuz, baina gizartearen eraldaketa du ipar.

Castells-ek, Gramsci-ren gizarte zibilari buruzko kontzeptuaren

haritik, kooperatibak identitate legitimatzaileen barruan

kokatzen baditu ere, baieztapen hori matizatu beharra ikusten du

Azkarraga Etxagibelek. Kontuan hartu behar ei dira identitate

molde ezberdinen arteko mugak ez direla beti garbiak. Sarritan –

akaso gehienetan- identitate molde batean aipatutako hiru

tipoetako osagaiak aurki daitezkelako.

“Bere formulazio ideologiko-teorikoari

bagagozkio. Arrasateko kooperatibismoa

‘proiektu-identitatetik’ gertuago ikusten dugu,

finean, gizarte eraldaketa proiektu bat izan

duelako hondoan, eta identitate berri bat

eratzen saiatu izan delako”. 53

Agian beste kontu bat, praktikan Arrasateko mugimendu

kooperatiboak gorpuzten duen identitate mota da, berau gertuago

egon daiteke aipatutako identitate legitimatzailetik. Izan ere,

sasoi batean, erregimen frankistak marraztutako ordena

politikoan gizarteko instituzio nagusien kontrako

estrategiatarako tokirik ez zegoen. Zentzu horretan, sasoi

hartan erresistentzia identitateak ez ziren posible, eta

ekinbide modu bakarra, ordenaren zenbait logiketatik edango

zuena zen, tinte iraultzailerik bakoa. Azkarraga Etxagibelen

hitzetan, ”ezker iraultzailearen kritika historikoa horretan

zentratu da, hain zuzen, Arrasateko kooperatibismoaren jite

legitimatzaile eta ordenaren sustatzaile izaera horretan”.

Halere, bestetik, demokraziarik gabeko testuinguru soziohistorikoan,

demokrazian oinarritutako industria esperientzia

planteatu zen, garaiko ordenarekiko erabat kontrajarriak ziren

printzipioak eta praxia garatu zirelarik.

Castells-ek esaten duen legez, identitatea marko historiko

konkretu batean gertatzen da, eta hori dela eta, ezinbestekoa

dugu ‘modernitate berantiarreko’ gaurko gizarteetan identitateek

hartzen duten formari buruzko zenbait zertzelada aztertzea.

Giddens-en ekarpenak interesgarriak dira ariketa hori burutzeko.

Autore horren ustean, norberaren identitatea ez da indibiduoak

duen bereizgarri bat, baizik eta pertsonak erreflexiboki

ulertutako ‘ni’a da, horretarako bere biografia erabiliz. Hau

da, gizakia izatea ondoko honetan datza: norberak egiten

diharduena ulertzea, eta zergatik egiten ari den ulertzea. Gaur

53 Azkarraga Etxagibel, J.: Identitate kooperatiboaren bilakaera: Arrasateko

Kooperatiba Esperientzia. Tesia. 2006. 5.kapitulua.

129

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!