31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal teorikoa

Arrasateko Kooperatiba Esperientziaren oinarri filosofikoak

8. Gizarte eraldaketa

Arrasateko Kooperatiba Esperientziak, beste herri batzuekiko

solidarioa izanez, gizartea eraldatzeko borondatea erakusten du.

Horretarako, Euskal Herrian jarduten du, berreraikuntza

ekonomiko eta soziala lortzea eta euskal gizarte aske, bidezko

eta solidarioagoa taxutzea ahalbidetuko duen hedapen-prozesuaren

bitartez. Hauxe da hori lortzeko hautatutako bidea:

a) Lortutako Soberakin Garbi gehienak berinbertitzea: zati

handi bat izaera komunitarioko fondoetara bideratzen da,

araubide kooperatiboari atxikiriko lanpostu berriak

sortzea ahalbidetzeko.

b) Garapen komunitariorako ekimenei laguntzea, Hezkuntzako

eta Kooperatiba Sustapeneko Fondoaren bidez.

c) Sistema kooperatiboarekin koherentea den Gizarte

Segurantzako politika, solidaritatean eta

erantzukizunean oinarritua.

d) Jite ekonomiko eta sozialeko beste euskal erakunde

batzuekin lankidetzan aritzea, bereziki euskal

langileriak sustatutakoekin.

e) Euskara, hizkuntza nazionala den aldetik, eta euskal

kulturaren bereizgarriak suspertzen laguntzea.

Aipatu dugu logika enpresarial-instrumentalaren eta logika

etiko-sozialaren arteko oreka eraikitzeko saioa dela Arrasateko

Esperientzia. Zortzigarren printzipio honen sakonean enpresa

aberastasun ekonomikoa sortzeko egitura izatetik haratago,

pertsona eta komunitatearen garapenerako bide moduan ulertzen

duen paradigma dago.

Pentsamendu arizmendiarrean ekonomiak izaera instrumentala du:

ekonomia gizakiaren eta komunitatearen ongizatea lortzeko

bitartekoa da. Horretarako ezinbestekoa da efizientzia

ekonomikoa eta egitasmo kooperatiboaren iparra gizarte

eraldaketa da.

Efizientzia ekonomikoaren diskurtsoaren atzean, etika eta

ekonomiaren arteko harreman berri baterako planteamendua dago.

Kudeaketa eraginkorra ezinbesteko premisa izanda ere,

pragmatikotasun ekonomikoak arrazoibide etikoaren zerbitzura

jarri behar du.

Beraz, printzipio honek hurbileko komunitatera begira jartzen

gaitu. Kasu honetan Euskal Herria aipatzen du baina aldi berean

beste herriekiko elkartasuna erakutsiz.

Lehenengo a) puntuan lortutako soberakin garbietatik sortutako

fondoak berrinbertituz enplegu kooperatiboa sortzeko ahalegina

egingo dela diosku.

82

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!