31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal enpirikoa

Azterketa kualitatiboa

“nik Fagor Taldia eztot, eztaitx… badakit

badauela eta badakit badauzela elkartasun mekanismo

batzuk eta. Eta erabaki batzuk komunek izan biher

dabiela eta hori dana, baina… Fagor Talde moduan

eztot bizi izan dauenik ezer berezirik. Aparte

normatiba horrek danak eta bete behar direla eta

gauza asko batera erabaki behar direla, baina…

bestela holan beste lotura motaik ez dot bizi izen,

eztot perzibitzen.” (ET4;H2)

Zuzenean eta jarraian bota dizkiogu galderak: Fagor Arrasateko

kide sentitzen zara? Fagor Taldeko kide sentitzen zara? Eta

azkenik, Mondragon Taldeko kide sentitzen zara? Horra hor

jasotako erantzuna.

“Arrasate: bai. Fagor be bai. MCC ez jat

gustetan larrei, kooperatibagintza munduko parte gisa

baina MCC. MCCn gauza askokin ez nago ados.” (ET4;H2)

Fagor Arrasateko kide sentitzen da. Fagor Taldeko kide ere bai.

MCC aldiz, ez zaio asko gustatzen, kooperatibagintza munduko

parte moduan bai baina Mondragon Taldeko gauza askorekin ez

duela bat egiten erantzun digu.

2-3 partaideari ere Mondragon Taldeak ez dio askorik aportatzen.

Dena den, sare zabal baten kokatua egoteak indartsuago egiten

zaituela aitortzen du.

“neri MCCk pertsonalmente ez dit ezebe aportatzen.

Gero englobauta egotia horrelako sare baten, ba bale

indartsuago egingo zaitu. Baina neri ez dit ezer

aportatzen, eta gehio esango dizut: nik MCC ikusi

izan det Fagorren batasun hori pixkat hautsi nahian.

Zergatik? Ba askotan e, indarra dauken talde bat

barruan eukitzea beti talde horren alde ein behar

dezu eta kontra sortu daiteke.” (ET2;H3)

“Fagor Taldea ez balitz egon. Gaur egun ez ginake ez

zu ez ni hemen egongo. Fagor Arrasate itxita egongo

litzake.” (ET2;H3)

“eta bakoitza bere aldetik junez gero izango ginake

MCCren txontxogilo batzuk. Fagor Taldeak emoten dozku

indar bat eta nortasun bat.” (ET2;H2)

Arrasate kooperatiba moduan hautsita balego Mondragon Taldearen

laguntza izango luke? Hori da 2-1 partaidearentzat egin

beharreko galdera. Badaki Fagorrek baietz, taldean egonez gero

horrek lagunduko zuela, beti horrela izan delako eta ondo

egindako gauza bat delako. Badirudi kasu horretan Mondragon

Taldearen laguntza jasoko ote lukeen zalantza egiten duela.

302

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!