31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal teorikoa

Bigarren aroa:1970-1990

2. Bigarren aroa: Krisialdia eta berregituratzea

1970-1990

2.1 Trantsizio demokratikoa: testuinguru politiko-soziala

70.hamarkadan Espainiar estatuak erregimen frankistaren

gainbehera eta amaiera bizi izan zituen. 1975ko Franco

jeneralaren heriotza mugarri izango zen, bere aldekoen indarrak

ahultzen hasi ziren eta oposizioak bultzada bat hartuko zuen.

Oposizioak eta erregimenaren aldekoek aurrez adostutako

erreforma martxan jartzeko 1977.eko ekainean egin ziren lehen

hauteskunde demokratikoak deiturikoak. Era berean sindikatu eta

partidu politikoen legeztatzea etorri zen.

Eztabaida luzeen ostean espainiar Konstituzioa adostu zen.

Azkenik, 1978.urtean onartu zen abenduak 6an egindako

erreferendumaren bidez. 1979.urtean Euskal Autonomi Elkartean

Autonomiarako Estatutua bozkatu zen, eta 1980.an

legebiltzarrerako lehen hauteskundetan Eusko Alderdi Jeltzaleak

(EAJ) alderdiak izango zuen gehiengoa, Garaikoetxea gerraosteko

lehen Lehendakaria izango zelarik.

Panorama berrian gizarte gaietan instituzio publikoen eskuartzea

handia izan zen aurretik bizitako garaiekin alderatuta.

Eskuhartze horrek gizarte mugimenduen indarra murriztu zuen.

Elkar laguntza eta autogestio sareen beharra murriztu zuen

nolabait eta ondorioz komunitatearen lana gutxitu egin zen.

Bestalde, kooperatiben beharrak ere indarra galdu zuen. Gerra

garaian behar sozial eta materialak agerikoak ziren eta garai

berrian kooperatibek sortutako aberastasunak berak behar horiek

erantzunda zituen maila baten behintzat, maila materialean

bereziki.

Komunitateak indarra galdu ahala, norbanakoak gero eta

garrantzia handiagoa bereganatu zuen. Amets handiek ere indarra

galdu zuten eta norbanakoaren amets txikiek ordezkatu zituzten.

Ondorioz, militantziaren pisua behera egiten hasi zen. Gero eta

gizaki indibidualago eta pragmatikoagoa goranzko joeran hasi zen

nabarmentzen.

2.1.1 Testuinguru ekonomikoa

Testuinguru ekonomikoan 1973an hasitako petrolioaren prezio

igoerak honekin lotutako produktuen igoera eutsiezina suposatu

zuen. Espainiar estatuan pezetak 1967an izandako debaluazioak

egoera larriagotu zuen eta depresio ekonomikoan murgildu zen

inflazioak gora egiten zuen bitartean. Langabeziak gora egin

zuen etengabe, jarduera ekonomikoa gelditzen ari zen,

atzerriarekiko zorpetze handia zegoen, egitura ekonomikoetan

gabezia handiak sortu ziren.

103

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!