31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal enpirikoa

Lehen hurbilpena

2.2 Aurkako diskurtsoa/kritika ezkorra

Iritzi multzo honen ikuspuntutik, azken hamarkada hauetan

kooperatiba indiferentziazio prozesu batean murgildu da.

Askorentzat jada ez da lehen zena, hainbat praktika eta jarrerek

kontraesan eta inkoherentziaz josi dute gaur egungo

kooperatibagintza.

Kooperatibak zituen berezko ezaugarriak lausotzen ari dira.

Hauen ustez, enpresa kapitalistan lan egin edo Arrasaten lan

egin gauza bera da, enpresa bat da baina ez da desberdina denik

sentitzen. Ez dute alderik ikusten edo eta alde atxikiegia dela

uste dute. Aldea nabarmenagoa izatea gustatuko litzaieke.

Goikoak Vs behekoak

“Hau farsa bat da. Bihurtu da beste S.A edo S.L

modukoa. Instrumento bat beste era baten

zuzentzeko enpresia” (urtarrilak 22)

Diskurtso honen arabera, kooperatiba barneko antolaketa bi

estatusetan eraikita dago, alde batetik goikoak (bulegoetako

langileak) bestetik behekoak (tailerrean lan egiten dutenak).

Goikoek, hau da, kooperatibako gidaritza dutenek dute gertatzen

den guztiaren erantzukizuna. Pertsona batzuk pentsatzeko

(goikoak) eta besteak egiteko (behekoak) daude, eta pertsona ez

da bere osotasunean aintzakotzat hartzen.

“Alde espiritualak failatzen du, goiko eta

beheko kultura sortu da. Pertsona ez da

aintzakotzat hartu. “Unos pensar y otros hacer””

(azaroak 5)

Ez zaie kooperatibaren antolaketa hori gustatzen, ez dute

onartzen baina zerbait aldatzekotan goitik behera izan beharko

dela uste dute. Partehartzerako dauden mekanismoek ez dute

funtzionatzen eta behetik gora ezin daiteke ezer eraiki.

“Behekoek” teorian bai baina praktikan ez dute ezer aldatzeko

gaitasunik.

“Goitik behera aldatzen hasi beharra, goikoak

behera jaitsi beharko dira. Ez da ikusten

esfortzu berdina denongan. Lehen zen “de tu a

tu”. Eurak zeruan gu lurrean, lurra lurrean

dago, eurak jaitsi beharko dira zerutik.”

(Abenduak 17)

Boterearekiko amorru edo haserrea antzeman daiteke diskurtso

honen atzean. Zehatzago esanda, boterean daudenekiko jarrera

mesfidati eta zorrotza. Ardura postuak dituztenekiko begirunerik

ez da agertzen, eta bestetik adierazten da euren gain dagoela

235

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!