31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal enpirikoa

Azterketa kualitatiboa

Dena dela gazteagoek sentitzen edo ikusten al dute ilusiorik? Ez

dauka hain argi eta galdera luzatu die gazteei.

“gure tartian? Ba, bueno, lan postu bat ona

eukitzia, jende guztiak, danok humanos gara eta danok

gabitz hor eztaukouelako beste proiektu argixaurik.

Nik gaur egun hori ikusten dot. Eta azkenian, zabitz

hori, lan postu bat, soldata on bat, eta lasaitasun

bat. Orduan eztau konpromiso hori, ez tau

konpromisorik, eztau ilusiñorik. Eztaik honek gaztiok

sentitzen daben ilusiño hori, hori konpromiso hori,

o, ikusten dozuen ezer holakorik.” (ET1;H1)

Gazteek ilusioa bai, baina apala dutela uste dute. Ibilbide

luzea egin duen kooperatibistaren ondoan eta gaztetan nola bizi

zuten kooperatiba entzunda, orduko gazteen ilusioak eta gaur

egungo gazteen ilusioak ez dauka zerikusi handirik.

“nik esan dotzut lehen be bai. Nik eztot, nik

ez. Zuk esan dozun moduan lehen, sentitzen zinuan

ilusiño haundi hori nik sekula eztot euki. Eztakit

zeatik, o eztozte saldu ondo, edo nik eztot e, nik

eztot euki ilusiño hori…” (ET1;H5)

Gazte guztiak berdin egotea, hau da, gazteek diagnostikoan bat

egitea ez da kasualitatea 1-4 partaide gaztearen iritziz; ilusio

eza ez da gazteen erantzukizuna bakarrik, erantzukizun

konpartitu bat da. Garai batean sentitzen zutenek gaur egun ez

dute hainbeste sentitzen eta ilusio galera hori transmititu

egiten da. Nola sentituko du etorri berri batek urteak

daramatzan bazkideari ilusioa apaldu edo eta itzali bazaio?

“honbre, nik uste dot gazte danak berdin bagaz,

eztala kasualidadia…” (ET1;H4)

“ez, kasualidadia eztot uste danik. Ez dakit.”

(ET1;H5)

Balioak? Ez da aparteko baliorik sumatzen, bakoitzak bere lana

egiten du eta bere egunerokotasunari eutsi.

“baloriak? Ez dakit, nik hona etorri, bakoitzak

bere lanpostua dauka, bere lana ein. Eta, nik eztot

ikusten hola…” (ET1;H5)

Gaur egun dagoen balioa anbizio pertsonalarekin lotzen du 1-1

partaideak. Indibidualizaziorako joerarekin lotzen du zuzen.

Lanak baino garrantzi handiagoa duten bestelako balioak daude

gaur egun gizartean, esaterako aisialdirako tartea. Bere ustez

hori akats bat da, proiektu bat egoteak anbizio pertsonal hori

orekatzen lagunduko luke eta pertsona sozialagoak izateko aukera

eskainiko luke.

284

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!