31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal enpirikoa

Lehen hurbilpena

“Irabazien zati bat bertan inbertitzea, formula

jakin batzuk garatzea” (azaroak 19)

Halere, prudentzia puntu bat ere nabari da. Goazeneko gizartea

errespetatu beharra dago, ezingo genuke Euskal Herrian garai

baten sortu zena inon erreproduzitu. Ondo aztertu beharko

litzateke Arrasateko Kooperatiba Esperientziak zer duen

eskaintzeko beste testuinguruetan.

“ “Misionero” lanetan joatea ere ez da. Bertako

kultura eta gizartea errespetatu beharko genuke.

Etxean ere ez dugu kooperatibaren kulturarik…

beraz, zer eramango dugu?” (azaroak 19)

Nazioartearen gaiaren inguruan sentsibilitate berezi bat

antzematen da. Halere, ez da alternatiba argirik eskaintzen.

Gaur egun kooperatibagintzak bizi duen erronka nagusienetako bat

bezala bizi dute langileek eurek ere.

Bazkide ez diren langileei dagokionean ere zerbait egin

beharrean daudela uste dute. Kooperatiba izaerak bereizgarri

izan beharko luke, lan baldintzak zaindu beharko lirateke. Gai

honetan autokritika egitea ezinbestekoa dela uste dute.

“Produktua dela eta malgutasun bat beharrezkoa

da baina, zein tamaina izan behar du koltxoi

horrek? Kooperatiba garen aldetik dena ez da

libre. Legea betetzeaz gain moralak ere ez

liguke utzi behar” (azaroak 19)

Halere, eta egiten dena asko hobetu daitekeen arren,diskurtso

honek kapitalismoarekiko ezberdintasun batzuk ikusten ditu.

Kooperatibagintzak bere ibilbidean zehar garatutako elkartasun

formulak mantendu eta hobetu beharreko elementuak dira.

Hezkuntza da gakoa

“Kapitalismoaren aldean, solidariagoak gara”

(azaroak 5)

Hezkuntza kooperatiboari dagokionean ez da azken hamarkada

hauetan planifikaziorik egon. Sasoi batean berez ematen ei zen

transmisioa. Balore eta printzipioak egunerokoan bizi ei ziren.

Gaur egun ordea hezkuntza egituratu baten beharra ikusten da.

“Formazio minimo bat egon behar da. Dirua ipini

eta kooperatibista, ba ez, ez?” (maiatzak 20)

247

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!