31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal teorikoa

Fagor Arrasateren ibilbide historikoa

1962-1967

3. Lagun Aro, etorkizuna bermatuz

Gaur egun ezagutzen dugun Lagun Aroren sorrera 1967ko

urtarrilaren 1ean gertatu zen, ordura arte Arrasate

kooperatibako bazkideak (orduko kooperatiba guztiak bezala)

medikuaren asistentzia izateko kartilaren bidez konpontzen

ziren. Bazkide bakoitzak bere kartila zuen eta bertan hileko

soldataren %25 medikuaren gastuak ordaintzeko gordeko zuen.

Urtearen amaieran bazkideek kartilan gelditzen zitzaien diru

guztia batera jartzen zuten. Elkartasunez, kartilak parekatzen

ziren, izan ere, familia baten ardura zuen bazkideak seguruenik

kartilatik asko gastatuko zuen, aldiz ezkongabea zenak diru asko

eduki zezakeen. Horrela, solidarioki dena Elkartasunezko Fondoan

sartu eta handik berriz banatuko zen, hurrengo ekitaldi hasieran

denak baldintza berdinetan egon zitezen.

Halere, eta hurrengo lerroetan agertzen den bezala, erretiroaren

inguruko gaia zintzilik zegoen oraindik, ordura arte gizarte

segurantzan ez zenez kotizatzen zerbait asmatu beharra zegoen.

“Hor bentaja haundixa sortu zan Lagun

Aro sortu zanien. Zeattik gure

seguridade aldetik genguzen

txintxilizka, zeattik gure kartila bat

eruten gauen, oso solidarixua zan...

Iñun emun barik dirue, estamento

ofizialik emun barek, norberak

repartiduten zauen. Solteruak beti dirua

eukitzen gauen, ez gauen gastoik

eukitzen, da zan solidario tema hortan,

baiña gerora ikusitta ez zauen ezer, ez

zauen aurrera bideik. Bai, esaten zan

jubilaten zarenien diru pila bat

eukikozue ta. Bueno, ba ezta pasau hori,

ta eskerrak dezisiñua hartu zala Lagun

Aro sortzeko, ta seguridade sozialien

barruan sartu gitzen, da Lagun Aron

sortu zan, da bueno. Bestela gure

jubilaziñua izengo zan oso txarra, oso

txarra; ez dakit ze eongo zan.” (Karmelo

Olabe)

1959tik 1967rako urte tartean erretirora bideraturiko dirua lan

aurrerakinaren %5 zen. Bazkideak 65 urte izan beharko zituen

jubilatzeko, bere pentsioa lan aurrerakinaren %5ak, urteko

interesek eta bakarkako libretatik banaketa egin ostean

positiboan gelditzen zenaren gehitzeak osatuko zuen. Gauzak

horrela, sistema hau kooperatibaren jarduera ekonomikoak

baldintzatzen zuen.

Horrela, 1968ko urtarrilaren 28an egin zen 10 ordu baino gehiago

iraun zuen Batzar Orokorrean jaio zen Lagun Aro kooperatiba,

165

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!