31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal enpirikoa

Eztabaida Taldeen azterketa

douela kooperatiba ondo, ondo eguneratu gaurko

momentura. Nik horrela, bidean akatsak egon dira eta

resultaua hor dago ez?” (ET1;H2)

Gero zer gertatu den? 1-2 partaidearen iritziz ez da ondo

eguneratu gaurko momentura. Sorrera garaietan esperientzia

guztietan egoten da hasierako ilusioa eta badirudi hori

itzaltzen utzi dela, eta bidean akats asko egin direla zentzu

horretan. Atal teorikoan aztertu dugun Meisterren ikerketaren

ondorioekin bat egiten duela dirudi. Edozein esperientziaren

sorreran dagoen ilusio eta inplikazio zein pertenentzia

sentimendua gutxitzen doa. Gure solaskidearen irudiko, bilakaera

hori asumitu beharra dago.

Kooperatibismoa bizi eta sentitzeko orduan egunerokotasunak

zeresan handia dauka. Gazteekin egindako eztabaida taldean,

horrela azaldu ziguten. Izan ere, kooperatibista sentitzeko

eguneroko lanean gustora sentitzea garrantzitsua da.

Egunerokotasunak eragiten du.

“batzutan bai eta beste batzutan ez. Nik ez

dakit ez dakit, azkenaldixan zela nabilen bastante

negatibo lehen kontau doten horrekin ba ia… eukitta

daukat denborak ba baietz, beste batzutan ezetz.

Segun zela daukotzun egunerokotasuna be bai…”

(ET4;H2)

Agian, gazte hauen sentimendua hauskorragoa da beste belaunaldi

batzukin konparatuz gero. Gaur egun lanpostuko baldintzek eta

norbera aintzat hartua izatea oso garrantzitsua da eta hori ez

bada ondo zaintzen, horrek eragin zuzena dauka sentimendu

kooperatiboan. “Nola sentituko naiz kooperatibista

egunerokotasunean egurra jasotzen badut?” Galdetu du gazte batek

erdi etsita.

2-1 partaideak bera bizi guztian izan dela kooperatibista eta

kooperatibista moduan hilko dela aitortu digu. Jaio zenetik ez

ei du besterik entzun eta beraz, ezingo litzateke beste modu

batera izan.

“bai, ni bizi guztian izen naiz da oin be bai.

Da kooperatibista moduan hilko naiz. Hori seguru.

Eukiko dittut neure disgustuak eta neure zeak hori

leku guztietan daukotzu, ez pentsau hemen bakarrik

eh? Danian dauketzu. Baine, ni kooperatibista.

Gainera jaixo nintzanetik beste gauzaik ez dot

entzun.” (ET2;H1)

265

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!