31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal teorikoa

Fagor Arrasate eta Fagor Taldea

3.Lorpen kualitatiboak

70eko hamarkada erditik aurrera lortutako emaitzak

kuantitatiboak baino kualitatiboak izan ziren. Alde batetik,

langileen partehartze maila zalantzan jarri zen eta lan

aurrerakinari buruzko eztabaidak izan ziren Ularco mailan.

Bestetik kalitatearen garrantzia, formazioaren beharra, eta

beste hainbat hutsune betetzeko proposatutako ekintzak burutu

ziren. Aldaketa kualitatiboz jositako garaiak izan ziren.

3.1 Deszentralizazio prozesua: dibisioen berregituraketa

1977an dibisio edo lantegien antolaketari dagokienez eman ziren

aldaketa batzuk deszentralizatze aldera. 1976 bukaera arte, bi

dibisiok osatzen zuten Arrasate: lehenengo dibisioak bi lantegi

zituen, Arrasaten eta Markinan, eta bigarren dibisioa utilajeena

zen. 1977tik aurrera, Markinaren independentziarako gogoa zelaeta,

beste dibisio bat sortu zuten. Horrela Markina III.

dibisioa izatera pasatu zen.

III. Dibisioa sortzerakoan, Zuzendaritza Kontseilua eraldatzeko

beharra ikusi zen, antzinako egitura mantenduz gero, 20 kide

inguru bilduko ziren eta efiziente izateko gehiegizko kopurua

zen. Zuzendaritza Kontseilua 3 dibisioetako zuzendariak, 4

departamentuetako buruak, Ularcoko bi aholkulari eta Kontseilu

Errektoreko lehendakaria bilduko ziren. Batzorde Tekniko

izenpean beste organo bat sortu zuten dibisioko zuzendaria

departamentu buruekin elkartzeko.

Talde Teknologia zela-eta, banaketa desberdina ezarri zen bai

Arrasateko lantegian eta baita Markinan beranduago ere.

Administrazio eta Ekoizpen Departamentuak berrantolatzeko

azterketak ere egin ziren, txikia gelditu baitzen lekua

hainbeste langilerentzat. Produktua garatzeko departamentua ere

sortu zuten, Bulego Teknikoa eta Komertziala indartzeko hiruna

langile berri kontratatu zituzten. Ahalegin horiek guztiak

enpresaren emaitzak hobetzeko egiten ziren.

3.2 Partehartzea eztabaidagai

3.2.1. Lan Antolakuntza Modu Berriak (NFOT)

Kooperatibetan langileen partehartzea Kontseilu Errektore eta

Sozialerako ordezkariak aukeratzera mugatzen zen eta orduko

zuzendariak arduratzen hasi ziren. Partehartze hori beste eremu

batzuetara zabaltzeko asmoz, Noruegako Movimiento por la

democracia en el trabajo-ko liderra zen Einar Thorsrud-engana jo

zuten Ularco mailako hainbat ordezkarik. Aditu honen ekarpena

inspirazioa soilik izan zela diote.

Behar handiena Ulgorrek bazuen ere, 1972an Coprecin eman ziren

lan antolakuntza modu berriak martxan jartzeko lehen urratsak.

174

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!