31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal teorikoa

Bigarren aroa:1970-1990

1964tik aurrera ordea, kooperatiba gehiago sortuz joan ziren

heinean, eskualdekako antolaketari ekin zitzaion. Merkatu

autarkikotik merkatu zabalago batera igarotzean biziagotu zen

lehiakortasunari aurre egiteko eta bizi izandako krisi

finantzieroaren ondorioz, indarrak biltzeko beharra ikusi

baitzuten.

Kooperatiba taldeak inguruko aldaketetara moldatzeko gaitasun

handia erakutsi zuen, eta etengabeko hazkuntza fasea bizi izan

zuen hasierako urte horietan. Horren adierazle dira 1960 eta

1970 bitartean sortu zituen lanpostuak, ondoko grafikoan jasota

daudenak:

10000

9000

8000

7000

6000

5000

4000

3000

2000

1000

0

Langileen eboluzioa

1960.urtean 1965.urtean 1970.urtean

Arrasateko kooperatiba

taldeak 1960an 479 langile

izatetik 1965ean 4211

langile izatera pasa zen,

1970an 8743 izatera

ailegatu arte.

Oparotasun eta hazkuntza

urte hauetan hamarnaka

kooperatiba taldera gehitu

eta beste hainbeste sortu

ziren: Copreci, Ederlan

eta Lana 1962an; Soraluze

eta Vicon 1963an; Irizar

eta Miba 1964an; Fagor

electronica eta Tajo

1966an… Urtero gutxienez kooperatiba bat sortu edo taldera

gehitzen zen.

Hazkuntza honek, esan bezala, gertutasun geografikoa irizpide

bezala harturik eskualdekako enpresa taldeak sortu ziren

pixkanaka-pixkanaka.

2.2.3 Eskualdekako taldekatzeak

73ko krisialdiaren ostean, egituraketa juridiko berria

errealitate bat zen: eskualdeko taldeak osatzeaz gain hauen

talde izaera sendotzen joan zen.

Antolaketa berri honek kooperatiben arteko elkartasunean

(enpresen arteko elkartasuna, Lagun Aroren prestazioak,

Euskadiko kutxaren laguntzak...) eta komunitatearekiko

zerbitzuan sakontzea lagundu zuela esan daiteke. Eskualdeko

taldeek barne kohesioa indartu zuten eta garaiko testuinguruak

eskatzen zuen berrantolaketak ekarri zituen koste sozialak

lausotu eta gainditzen laguntzeko tresna izan ziren.

105

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!