31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal teorikoa

Arrasateko Kooperatiba Esperientziaren ibilbide historikoa

Azkarraga Etxagibelek aitortzen duen bezala, AKEk errealitate

ekonomiko bat izateaz gain “ideal zehatz batekin

konprometitutako pertsona-sarea osatzen du”. Sorreran, gerora

Arrasateko Esperientzia deituko genuenaren iparra enpresa

eraldatzea izango zen, azkenik gizartea eraldatzeko. Eta jomuga,

herritarren autogobernua enpresan, hortik gizarteko beste

zenbait arlotara hedatzeko. Baina azter dezagun sakonago

zeintzuk izan diren AKEren arima osatu duten osagaiak, zentzuak.

Eta zeintzuk izan diren ibilbidean zehar aldaketarako arrazoi

eta elementuak.

Azkarraga Etxagibelek bat egiten du Weber soziologo

alemaniarrarekin modernitatea aztertzeko orduan. Hauen ustez,

modernitatea bi indarren arteko tentsioa genuke: arrazionaltasun

formala (eraginkortasuna helburu duena) eta balorearrazionaltasuna

(giza ekintzari zentzua ematen diona). Weber-en

diagnostikoaren arabera, hasierako kapitalismoan ekonomia eta

moral-erlijiosoaren arteko lotura nabarmena zen; denborarekin

printzipio etikoak ahulduz joango dira eta horrek etena ekarriko

du. Modernitatearen ibilbideak erakutsi digu arrazionaltasun

instrumentala gailendu dela bestelako baloreen gainetik, hori ei

da kooperatibagintzak ere gaur bizi duen erronka nagusia. Bi

tentsio edo indar horien arteko orekari eustea.

Azkarraga Etxagibelek azaltzen duenez, kooperatibaren jarduerak

ere bi arrazoinaltasun horien arteko oreka bilatzen du. Bat

arrazoinaltasun ekonomiko-instrumentala da, honek merkatuan

arrakasta lortzea du helburu, ondo moldatzea merkatuko

arauetara. Balore arrazionaltasunak aldiz, arrazionaltasun

ekonomikoa humanitate zentzu batekin eta alderdi sozialarekin

uztartzea du helburu. Autorearen iritziz zenbait baliorekin

bateratzea, hala nola “printzipio demokratikoekin, komunitatea

zerbitzatzea oinarri duen etika ekonomikoarekin, eta finean,

etika komunitario batekin”.

Ikuspuntu horretatik Azkarraga Etxagibelek honela definitzen du

kooperatibismoa:

132

“Kooperatibismoa zentzu komunitatea da,

komunitate etikoa. Hau da, pertsonaren bidezko

gizartearen gaineko ikuspegi zabalagoa bere

egiten duen enpresa jarduna da. Bokazio soziala

eta eraldatzailea duen enpresa-errealitatea.” 56

Baloreen galeran kokatzen du Azkarraga Etxagibelek ere gaur

egungo Arrasateko kooperatibismoa. Izan ere, kooperatibismoak

modernitateak aurkezten dituen bi logika horiek biltzen ditu:

ekonomiko instrumentala (enpresa diren heinean merkatuan

arrakasta izatea helburu duena) eta balore arrazionaltasuna

(enpresa ikuspegiaz gain bestelako motibazioak dituena,

esaterako, demokrazia, komunitateari zerbitzua...). Bien arteko

56 Azkarraga Etxagibel, J: Diruak behar luke bihotzik, Pamiela. Iruñea 2004.

orrialdea 13.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!