31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal teorikoa

Kooperatibismoaren bi logikak

Partehartzeak bi dimentsio dauzka kooperatiban. Alde batetik,

bazkide guztiek partehartzeko eskubide berdinak dituzte

erakundearen antolaketa demokratikoan: batzar orokorra da

gorengo organoa eta bertan bazkide bakoitzak boto bat dauka.

Baina bestetik, lanaren antolakuntzari dagokionez sektoreko

gainontzeko enpresen egituraketa bera darabilte. Bazkideek

taldearen elementu positibo gisa baloratzen dute partehartzeko

aukera izatea, aldiz, lanpostuan partehartzeko aukerari

dagokionez ez dira gustura agertzen.

Ikasgai nagusiena: zailtasunak 6000 kideko kooperatiba-talde

bateko bazkide izateko (berdintasun aukera eta eskubide

demokratiko guztiekin); eta aldi berean, askotan erabaki

azkarrak hartzera derrigortuak dauden, operari, tekniko edo

zuzendari izatearekin. Bi errealitate ezberdin hauen arteko

uztarketa da kooperatibek duten arazo zailenetakoa eta

paradoxikoenetakoa.

3.2.6 Sharryn Kasmir

Kasmirrek mundu mailan ematen ari den enpresa antolamendu berria

eta langile klasearen berregituraketa du aztergai El mito de

Mondragon liburuan. Arrasateko Kooperatiba Esperientzian

begirada jarriz, partaidetza eta kooperazioa kontzeptuak

aztertzen ditu, 70ko hamarkadaz geroztik martxan jarri den

enpresa eredura hurbildu nahian. Antropologo honek ohartarazten

digu enpresa munduan lankidetza eta partehartze formulak martxan

jarri direla, gero eta gehiago langilea enpresa proiektuan

inplikatu eta errentagarritasuna areagotzeko. Zer eragin ditu

sistema horrek langile klasearen bizimoduan? AKEtik abiatuta,

langile klasea jasaten ari den aldaketak ulertzeko klabeak eman

nahi ditu autoreak.

Kritika ezaguna da antropologo estatubatuar honek egiten duena.

Arrasatera etorri zen bertako ustezko errealitate ideala

ikertzera. Kasmirren ustez, Arrasateri buruz ikerketa ugari egin

dira, baina denek saihestu dute esperientzia hau kokatzen deneko

ingurune sozio-politikoa. Bere ikerketan Arrasateren inguruan

sortu den mitoari helduko dio kooperatibetako langileen

ikuspuntutik.

Nondik sortu da Arrasateko mitoa? Kasmirren ustez, Arrasateko

ereduak miresmena eta ikusmira sortu du mundu zabalean eta

paradoxikoki sentsibilitate oso ezberdineko sektoreak erakarri

izan ditu. Alde batetik, management modernoaren harira

lankidetza eta malgutasun lan-formula berrien bila dabiltzan

enpresa-buruak, bestetik, ezkerreko intelektualak. Batzuek zein

besteek ikusi dituzte Arrasaten beraien asmoetarako irakaspen

interesgarriak. Arrasateko ereduak formula aproposa ematen du

inplikazioa areagotu eta etekinak maximizatzeko, eta aldi

berean, jabetzak alienazioa leundu dezakeela ematen du. Baina

galdetu ahal zaie langileei eurei? Hor kokatzen du Kasmirrek

51

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!