31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal teorikoa

Kooperatibismoaren bi logikak

eta honek kooperatiben nolabaiteko desfuntzionalizazioa ekarriko

du.

Ekonomikoki biziraun beharrak taldearen funtzionamenduan hainbat

aldaketa eragiten ditu. Italiako lehendabiziko sozietateak

nahasketa bat ziren: mutuak, kontsumo kooperatibak eta

aisialdirako zirkuluak. Hemendik aurrera kontabilitatea bereiztu

egingo da, departamentu bakoitzaren egoera finantzarioa ezagutu

ahal izateko.

Kudeaketa metodo arrazionalagoak sartuko dira, molde

kapitalistetatik gertuago egon daitezkeen metodoak. Mutuek

kotizazio ezberdinak ezarriko dituzte adinaren arabera, eta

berdintasunaren printzipioa adin-talde bakoitzera mugatuko da.

Lan komunitateetan sendo lan egiten hasiko dira errendimendua

hobetze aldera, horretarako produktibitate sariak emango

dituzte. Jada hasieran zegoen zentzu kolektiboa ez da nahikoa

izango, beste motibazio elementu batzuk sortu beharrean

aurkituko dira. Era berean, esperientziak demostratuko die ezin

dela posizio ekonomikoa sendotu ez bada gehitzen zenbait

organoren boterea: zuzendaritzarena, administrazio

kontseiluarena eta aukeratutako gidariena esate baterako. Talde

guztietan administrazio kontseiluaren boterea gehitu egingo da.

Esan dugun moduan, talde guztietan administrazio kontseiluaren

boterea hasi egingo da, berriro aukeratuak izango dira,

funtzioak pilatuko dituzte eta beraien ekimena estutzen zuten

mugak malgutu egingo dira. Kontrol mekanismoak ahuldu egingo

dira, batzuetan desagertzeraino, erakundearen efikaziaren

mesedetan. Dinamika honen ondorioz, nukleo zentrala indartu

egingo da eta bestelako demokrazia bat agertuko da: demokrazia

delegatua. Administratzaileak espezialista bihurtuko dira eta

taldeak berauen beharrizana izango du. Taldeko kideek ez dute

formaziorik administratzaileen lana kritikatzeko. Gainera,

soldataren abanikoa estua da eta horrek administratzaileak

zaindu beharra dakar, gainontzean beste erakunde batetara alde

egiteko mehatxua presente egongo da. Gauzak horrela talde

askotan administratzaileekiko dependentzia garatzen da.

Soldaten tartea estuegia da kanpotik gazte espezializatuak

erakartzeko, eta zabalegia barruko gatazkak saihesteko. Modu

honetan, batez ere espezialisten agerpena dela eta, soldata

berdintasun printzipioak malgutu egiten dira eta kalifikazio

bakoitzaren araberako ordainketa sistema nagusituko da.

Jarduera ekonomikotik haratagoko zereginetan asanblada orokorrak

aginduko du oraindik. Baina jarduera hauek gutxinaka baztertuak

izango dira, edo eta erakunde publikoek (edo bestelako talde

espezializatuek) hartuko dituzte ardura horiek. Lan

komunitateetan jarduera ekonomikoa lehenetsiko da eta jarduera

komunitarioek garrantzia galduko dute. Autoreak dioenez,

33

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!