31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal teorikoa

Arrasateko Kooperatiba Esperientziaren ibilbide historikoa

INGURUMEN-KUDEAKETA ARDURATSUA

Indarrean dauden ISO 14000 ziurtagiri kopurua 45 51 13,3

Indarrean dauden EMAS ziurtagiri kopurua 4 4 -

ETORKIZUNEKO APOSTUA

I+G+b-ra baliabideen %, ITko B.Erantsiarekiko 5,3 4,6 -13,2

MCCn Zentro Teknologikoen kopurua 12 12 -

Iturria: Mondragon Taldeko Urteko Txostena 2007

4.5 Arrasateko Kooperatiba Esperientziaren arrakastaren

gakoak

Egin dugu Arrasateko Kooperatiba Esperientziaren errepaso

historikoa. Dena den, hurrengo orrialdeetan Arrasateko

Esperientziaren arrakastarako gakoak zeintzuk izan diren

azaltzeko ahalegina egingo dugu. Horietako gako batzuk ibilbide

historikoan aurkituko ditugu, beste batzuk aldiz, oinarri

filosofikoei dagokien kapituluan; dena den, hemen berriz

laburbildu eta aztertu ditugu esperientzia esanguratsu honen

klabe edo gakoak zeintzuk izan diren.

Bederatzi gako dira, Lanki Ikertegiak egiten duen irakurketatik

zerrendatzen direnak. Alfonso Gorroñogoitiak berak egindako

zerrenda bat jasotzen du, Azkarraga Etxagibelek bere tesian.

Horra hor hitzez hitz biltzen dituen arrakastarako arrazoiak:

122

a) lehen kooperatibaren arrakasta oinarrizkoa izan zen

ondorengoen garapenaren oinarri izan zelako;

b) Arrakasta, neurri handi batean, espainiar Estatuan

50.hamarkadan bizi zen egoera ekonomikoari zor zaio:

merkatu autarkikoa zen, hau da, kanpoko

konpetentziarentzat itxita zegoen;

c) Arizmendiarrietaren gidaritza irmo eta zuhurra;

d) Kode moral estua garatu zen, langileen aldarrikapen

justuei ondo erantzungo zion enpresa eredua sortzeko;

ildo horretatik, bultzada morala baldintza

teknokratikoak baino garrantzitsuago izatera iritsi zen;

e) Erakunde-arkitektura konplexua eratu da, arau ugariz eta

egitura operatiboz osatuta; gainera, ordenamendu

juridiko zorrotza eta etengabe eguneratzen dena sortu da

(estatutu eta arau egoki batzuk ez dira nahikoak

kooperatiba on bat egiteko, baina estatutu txar batzuk

kooperatiba on bat egitea eragozten dute”,

Gorroñogoitiaren iritzian);

f) Enpresen elkarlanerako tresna eraginkorrak sortu dira

(erantzun komun eta eraginkorrak izateko aukera ematen

duren gainegitura eta erakundeak: Euskadiko Kutxa, Lagun

Aro, unibertsitatea, eskualdeko eta sektorekako

taldekatzeak…);

g) Emaitzen kapitalizazio osoa (ondoko araua betetzen da:

“lan asko egin eta gutxi kontsumitu”, horrela eskubide

komunitarioei lehentasuna emateko);

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!