31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Sarrera

Arrasateko Kooperatiba Esperientzia, gaur egun Mondragon Taldea

izenez ezagutzen dugun errealitatea, errealitate erreferentziala

da munduko gizarte-ekonomia alorrean, eta toki berezia du Euskal

Herriko entitate sozioekonomikoen artean. Arrasateko

Esperientziak aldaketa sakonak bizi izan ditu azken

hamarkadatan. Azken urteotan asko hazi da, bai negoziobolumenari

dagokionean zein langile kopuruan. Aldaketa eta

transformazioek zerikusi zuzena dute egungo merkatuan lehiatzeko

arau eta ekonomia globalizatuari erantzuteko premiekin, baina

faktore gehiago eta sakonagoak daude horietan inplikaturik.

Hainbat ahotsek diote jada ez dutela balio iraganeko zentzu

kolektiboek, gaur egun bizi dugun aro aldaketari egokitutako

zentzu kolektibo bat gorpuztu beharra dagoela gaur egungo

kooperatibistengan eta etorkizun-ikuspegi berritu baten beharra

dagoela. Kezka horretatik abiatzen da gure begiratua.

Joseba Azkarragak (Azkarraga, 2006) ‘zentzu krisi’ bat

diagnostikatu zuen Arrasateko Kooperatiba Esperientziari

egindako begiratu zabalean. Abiapuntu moduan bat egiten dugu

Azkarragak diagnostikatutako zentzu krisiarekin: jada sorrerako

fundatzaileengan eta ondorengo belaunaldian motibazio iturri

izan zirenak (kristautasuna, klasea eta nazioa) ahulduta daudela

dirudi.

“Arrasateko kooperatibismoaren egungo krisia

(globalizatutako eta intentsitate handiko

kooperatibismo-ereduarena) krisi kulturala edo zentzu

krisia da nagusiki. Izan ere, sistemari egonkortasuna

eman dioten eta berau “esanahi gorenez” hornitu duten

“lokarri transzendentalak” eta lokarri sekularizatuak

(erlijio laikoak: klasea eta nazioa) ahulduta ageri

dira.”

Azkarragak Arrasateko Kooperatiba Esperientziaren identitate

kooperatiboaren sorrera, bilakaera eta gaurko egoera aztertu

ditu. Horretarako, eztabaida taldeak eta elkarrizketa sakonak

baliatu ditu eta kooperatibistak bi multzo handitan banatu. Alde

batetik, fundatzaileak (duela 50 urte inguru kooperatibak sortu

zituzten hiru liderrak); eta bestetik, bidegileak eta gaurko

protagonistak, bidean protagonista izan direnak, euretako batzuk

puntako gidariak izan direnak. Beraz, “goi mailako”

kooperatibisten iritzi eta ekarpenetan oinarritu du bere

ikerlana.

Ikerkuntza horrek kooperatibismoa interpretatzeko marko orokor

bat ezarri du Lanki Ikertegian. Gure ikerketak Azkarragaren lana

izango du oinarrizko marko intelektuala, eta berak landutako

emaitzak izango ditugu abiapuntu.

17

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!