31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal teorikoa

Kooperatibismoaren bi logikak

lanpetuago omen dago eta gazteak beraien karrera pertsonalean

zentratuta.

Berdintasuna, duintasuna eta ekitatea hasieratik azpimarratu

dira AKEren ibilbidean. Ofizialki kooperatibetako bazkideak

berdinak badira ere, errealitatean hierarkia hautematen da.

Sexuari dagokionean ere ez dago parekidetasunik eta erabakiak

hartzeko boterea eta ezagutza teknikoa gizonen eskuetan

kontzentratzen da.

- Efizientzia, kalitatea eta bezeroarekiko zerbitzua:

Hitz klabe bihurtu dira egungo kooperatibetan, bereziki

bezeroarekiko zerbitzua. EFQM eredua jarraitzen da eta Mondragon

Taldeko estrategian bertako kontzeptu nagusiak agertzen dira:

efizientzia ekonomikoa, bezeroaren asebetetzea eta etengabeko

hobekuntza. Diskurtso mailan autokudeaketa eta kalitate eredu

propio bat garatzeko beharraz hitz egin arren,

berregituraketaren metodo eta kontzeptuak multinazionalen

berdinak direla sarri uste du Arrasateko Kooperatibak aztertu

dituen irakasleak. Tradizioz sortzailea izan den mugimenduan

sormen gabezia dagoela leporatzen dio Korporazioari. Gainera

efizientzian gehiegi zentratzeak , langilearen ongizateaz

ahaztea ekar lezakeela adierazten du, kalitatearen filosofiaren

baitan langilearen dimentsioa galdu egiten delako sarri

ekoizpena hazteko.

George Cheney-k, prozesuaren azterketa eta irakurketa eginda

egungo Arrasateko Esperientzian, aipatutako balore jakin horiek

indartzen ari direla esaten du.

Cheney-k ondorengo kritika jaurtitzen du: Arrasateko

Esperientziak kanpoko kudeaketa ereduak erreproduzitu izan ditu,

barneko tradizioan oinarriturikoak sortu beharrean. Egindako

azterketaren harira, aldaketa nabarmena diagnostikatzen du

erabaki prozesuetan eta kudeaketa zentralizatzeko joeraz

ohartarazi. Era berean, komunikazio burokratikoagoa, eta

akritikoki barneraturiko kudeaketa esloganak ikusten ditu.

Badirudi AKE merkatuak gidaturiko beste enpresa batzuen antza

hartzen diharduela, baina zein da arrazoia? Merkatu globalaren

indarrak eragindako aldaketa baten aurrean gaude edo balore

demokratikoak mantentzeko bide sortzaileak asmatzeko konpromiso

gabezi baten aurrean?

“We don’t have definite answers to these

questions yet,” dio Cheney-k, “but they do serve

to point out the need for vigilance if we are to

continue striving for genuine workplace

democracy”. “What good is having values if you

47

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!