31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal enpirikoa

Emaitza orokorrak

Diskurtso eraikitzailea

Diskurtso honen atzean kokatzen diren kooperatibistak jarrera

kritikoa dute gaur egungo kooperatibagintzarekiko. Baina, aldi

berean, nagusitzen den jarrera eraikitzailea da, kritika

eraikitzailean oinarritzen dira eta etorkizunari ere baikor

begiratzen diote. Kooperatiba, enpresa formula bat baino gehiago

dela uste dute eta kooperatibismoa eredu bezala defendatzen

dute. Dena dela, gaur egun, arlo enpresariala bakarrik lantzen

dela uste dute eta arlo soziala lantzearen beharraz mintzo dira.

Bazkideen ilusioa berreskuratzeko “zerbait” egin beharra dago.

Kooperatibak aurrera egin dezan ardurak hartzeko prest agertzen

dira, erantzukizuna euren gain hartzen dute eta kasu batzuetan

protagonista sentitzen dira.

Kritikoak dira azken hamarkadatan formazio kooperatiboari

dagokionean ezer gutxi egin delako eta ez delako

kooperatibagintzaren pentsamenduaz transmisiorik bermatu.

Fagor Taldea defendatzen dute eta Mondragon Taldearen

norabidearekin kritiko agertzen dira. Euren ustez, Mondragon

Taldeak kooperatibaren arlo soziala lantzen lagundu beharko

luke.

Azter eta bereiz ditzagun jarraian diskurtso eraikitzailearen

baitan aurkitutako hiru azpi-diskurtsoak, taulan baino

xehekiago.

Nostalgikoa

Kooperatibismoaren sorreran lan egin edo lehen hamarkadak

ezagutu zituzten hauentzat kooperatiban lan egitea hautua izan

zen. Gaur egungo kooperatibismoarekin kritikoak dira (ez dute

gaur egungo norabide teknokratikoa konpartitzen), baina

gehiegizko kritikek min egiten diete. Oso kooperatibista

sentitzen dira, garai bateko kooperatibismoa liluraz bizi dute,

idealismo puntu bat antzematen zaie. Baliteke, horregatik

mintzea bai kooperatibak dituen kontraesanekin nola kooperatibak

jasotako kritikekin. Kooperatibismoa sutsu defendatzen dute.

Jarrera baikorra dute, nahiz eta etsipen puntu bat ere izan

dezaketen kooperatibak izan dituen aldaketak galera moduan bizi

dituztelako. Dena den, itxaropentsu agertzen dira. Etsipenaren

diskurtsotik hurbil egon liteke begiratu hau, baina bada

bereizten dituen elementu esanguratsu bat: nostalgiko izendatu

dugunak bere baitan jarrera baikorra du eta kooperatibagintzaren

baliagarritasuna ikusten du. Ildo beretik, etorkizunean

identitate kooperatiboa mantentzea gustatuko litzaioke eta

gazteengan konfiantza dauka. Etsipenean oinarritzen direnek,

aldiz, galera sentimendua dute oinarri, garai bateko

kooperatibagintza dagoeneko existitzen ez dela uste dute, baina

hauentzat ez dago berreskurapenerako tarterik. Ez dago

489

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!