31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal enpirikoa

Eztabaida Taldeen azterketa

3 urte eta ondiñokan, dekot ikasteko gauza pilo bat.

Baina, bueno nik eztaik hori kooperatiban gauza,

detaile bat dan edo...” (ET1;H5)

Gaur egun kooperatiban sartzerako orduan bestelako enpresa baten

lan egiten duzula dirudi, bi- hiru urte behar dituzu “zerbait”

desberdina ikusten hasteko, 1-5 partaideak diozkunez hiru urte

lan egin ostean orain dela gutxi hasi da formazio kooperatiboa

jasotzen. Era berean, oraingoz bereizgarri ikusten duen elementu

bakarra irabazien %0,7arekin langileen artean landutako bi

proiektuetara laguntza bideratzearena da.

“Hasten za lanian ba SA baten moduen. Niaz oin

dala gutxirarte kooperatibako kutsu hori eztot

igarri, holan aurreko zuek eindako kursilluan

(Lankik) da, da oin pixkat emoten dau halako, ba, 0.7

edo ez dakit zenbat erabili biha dan. Guk eindako

benefizixotatik, ba ez dakit bi proiekto

ezberdinetara, ba bat Euskal Herrixan eta beste bat

kanpuan. Hori da ikusten doten gauza bakarra.”

(ET1;H5)

Garai batean sartu zirenek garbi esaten dute kooperatibaren

gainekoak ingurukoengandik ikasi zituztela. Era berean, gaur

egun gazteengan ez dutela orduan eurek zeukaten ilusiorik

ikusten eta horrek autokritikara daramatza. Euren ustez, gaur

egungo belaunaldi gazteekin ez dute jakin konektatzen eta ez

dute asmatu kooperatibagintzaren gaineko transmisioa egiten.

“bueno, neri transmitidu doztiena,

kooperatibismuan gainien transmitidu doztiena, neri

gehixena izen dok nere inguruko jentia. Nere inguruko

jentia eta lanian gabitzen jentia. Lanian gabitzen

jentia. Nik horregatik ezatejuat ez gaiela kapazak

izen, gu guk, gure generaziñua transmitiduteko eta

proiektu bat eukitteko eskuetan. O hak proiektuek

etxuan balixo, ta oin etxok balixo eta ez gittuk izen

kapaz proiektu bat barrixa atateko eta zuei

transmitiduteko.” (ET1;H1)

Orain dela berrogei urte ere danetik ei zegoen. Batzuk

kooperatiba gizartea aldatzeko tresna bezala ikusten zuten eta

beste batzuek aldiz bertan lana zegoelako aukeratu zuten

kooperatiba.

“ez, lana hauelako eta beste lantegi batzuetan

baino kondiziñuak asko hobak jazelako. Irebazi be

gehixau. Askatasun gehixau. Oin, ni sartu nitzanian,

da urtietan ziher…” (ET1;H3)

Garai hartan kooperatibetako baldintzak inguruko enpresetakoak

baino duinagoak ziren soldata eta lan baldintzei zegokionean.

259

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!