31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal teorikoa

Kooperatibismoaren bi logikak

3.2.4 Bradley eta Gelb

can’t stay in business, but what good is success

if you have no values?” 23

Bradley eta Gelb-en Cooperativas en marcha liburuak ere

Arrasateko Esperientzia du aztergai lan-harremanen ikuspegitik.

Autoreen ustez, enpresa-ingurune berriak harreman enpresarial

berriak eskatzen ditu: lanaren eta kapitalaren arteko

kontsensura jotzen da gero eta gehiago, langilearen

inplikaziorako teknikak bilatzen dira errentagarritasun eta

lehiakortasun faktore direlako. Arrasateko Esperientzia

ikertzeko hautua egiten dute egileek esperientzia arrakastatsu

bat delako, eta langileen partehartze formula izanik, norabide

horretan zenbait pista eman ditzakeelakoan. AKE parekotasunik ez

duen esperientzia kooperatibo gisa aurkezten zaigu, izan ere,

bere tamaina, produkzio jarduera eta komunitatearekiko lotura

estua dela eta, beste kooperatiba batzuk baino haratago doa.

Zeintzuk dira autore hauen ustez AKEren ezaugarri nagusienak?

Arrasateko ereduaren ezaugarri eta ezberdintasun funtsezkoena

jabetza egitura dugu. Liburu honetan, Arrasateko eredua

mendebaldeko enpresa-eredu tradizionalarekin eta Japoniako

ereduarekin alderatzen da, antzekotasun eta ezberdintasunak

antzeman asmoz. Ondorio nagusia honakoa da: badirudi Arrasateko

kooperatibismoak antzekotasun gehiago dituela kontsensuan

oinarritzen diren ereduekin, eta mendebaldeko enpresa eredu

autokratiko tradizionaletik urrunago kokatzen dela. Besteak

beste, honakoak aztertzen dira: komunitate eta enpresa arteko

lotura estua aipatzen da, batez ere, euskal gizartearekiko

konpromisoa; lana seguruagoaren ikuspegia; esku-lanaren

malgutasuna; egituraketa demokratikoa; soldata tarte estuagoak;

soberakinen banaketa... 24

Bradley eta Gelb-en ustez kooperatibetan lana eta kapitalaren

arteko gatazka gainditzen da, bazkidearen figuran biak

barneratzen direlako. Lana eta kapitalaren arteko distantzia

txikituz produktibitate maila altuagoa lor daitekeela

azpimarratzen dute, eta beraz kooperatibek produktibitate tasa

altuak lortzeko potentzial handia dutela aipatu.

Azterketa konparatibo bat burutu zuten: 15 kooperatibetako 1.080

bazkide eta 2 enpresa pribatutako 280 langileko lagina hartuz

inkesta bat egin zuten. Hipotesia: enpresarekiko atxikimendu edo

identifikazioak kooperatibetako produktibitatea areagotzen

duela.

23 Cheney, G: Values at work: Employee Participation Metes Market Pressure at

Mondragon, Ithaca. NY, Cornell University Press. 1999. 52.orrialdea.

24 Sakontzeko ikus: Cooperativas en marcha liburuko 72. orrialdeko taulak.

48

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!