31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal enpirikoa

Emaitza orokorrak

Bai motibazioen kontu honetan eta bai diskurtso eraikitzaileen

aukerei dagokienez, gakoa zera izan litekeela dirudi: irudikapen

eta formulazio zehatzak proposatuko dituzten indarrak sortzea.

Sortuko balira, langile-kolektiboan gogoa piztu dezaketela

dirudi, ikerketan ateratako emaitzen arabera.

Sortzen ez badira, aitzitik, ez dirudi une honetan irudikapen

eta formulazio zehatzik martxan badagoenik guk aztertu dugun

kolektiboan. Kooperatibagintzari buruzko sentipenak stand-by

moduko batean daudela dirudi, ‘latentzia’ egoera batean.

Era berean, kooperatibagintza berritzeko edo beronen arlo

soziala garatzeko irudikapen eta formulazio zehatzek beste bi

diskurtso edo sentipen-multzoren errealitatea kontutan hartu

beharko lukete. Neurri batean oztopo izan litezke etsipenaren

eta aurkakotasunaren diskurtsoak. Gainera, nolabait

eszeptizismoaren aurpegi desberdinei lotutako sentipenek hiru

diskurtsoak bustitzen dituzte. Sentipen horiek guztiek kontuan

hartzea beharrezko izango du etorkizuneko kooperatibagintzak.

Hala ere, beste gauza bat ere esan behar da. Lan-kolektiboan

aurkitu ditugun diskurtso eta sentipen desberdinek (oso

desberdinak izanagatik etsipenaren, aurkakotasunaren edo

eraikuntzaren alderdiak)nolabait konpartitzen dute kooperatiba

izatearen balioeste moduko bat. Kontuan izateko datua da. Gero,

kooperatiba izatearen balio horri batzuek galdutakoaren

etsipenetik begiratuko diote, eta gaur egin daitekeenari buruzko

eszeptikotasun handitik. Beste batzuek koherentzia ezaren

salaketatik, eta gidariekiko oldar sentipenetik. Beste batzuek

eraikuntzarako eta hobekuntzarako kezkatik. Baina, kontua da ez

dugula aurkitu kooperatibaren balioaren ukazioa elementutzat

duen diskurtsorik. Ez du presentzia esanguratsurik arrazoi

ideologikoengatik kooperatibak negatibotzat edo inolako balio

gabekotzat jotzen dituen diskurtsoak. Eta hau adierazgarria da,

izan ere, kooperatiben sorreran izan ziren eztabaida horiek

gizartean, edo aurreko hamarkada batzuetan iritzi horiek

presentzia izan zuten kooperatiba-ingurunean bertan; eta gaur

egun ere, hainbat posizio ideologikotatik ez zaio

kooperatibagintzari baliorik aitortzen.

Aipagarriak dira, baita ere Fagor Arrasate kooperatibak beste

kooperatibekin konpartitzen dituzten erakundeei buruz lortutako

emaitzak. Fagor Taldea, Leintz bailarako kooperatiba industrial

desberdinak biltzen dituen ‘atxikimendu libreko’ taldeak

balorazio ona du langile-kolektiboan. Kontuan hartu behar dugu

ez dela beti erosoa norbere enpresako diru-irabaziak eskualdeko

beste enpresa baten galerak estaltzeko erabiltzea, eta horrek

batzuetan langilearen poltsikoari eragiten diola. Hala ere,

Fagor Taldeko kide izatea garrantzitsua da Fagor Arrasateko

kolektiboko gehientsuenendako. Fagor Taldeak berezko dituen

ezaugarriak mantendu eta indartzearen alde agertu dira gehienak:

enplegua sortzeko bokazioa, bailarako gizarte ekimenak diruz

503

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!