31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal teorikoa

Kooperatibismoaren bi logikak

Arrasateko Esperientziaren arrakastaz hitz egiterakoan, bere

gaitasun teknikoez gain, zenbait faktore azpimarratzen ditu

esperientziako baloreekin harremanetan jarri daitezkeenak.

Lehendabiziko faktorea motibazioa genuke. Bazkide guztien

berdintasunean du oinarri, eta pertsona bat boto arauan bere

adierazpen nagusiena. Bigarren maila batean elkartasunaz hitz

egiten digu kooperatiben oinarrizko balore bezala eta berau

gauzatzeko garatutako mekanismoez, bai kooperatiba barrura

begira, eta baita kooperatiben artean ere (kooperatiba barneko

soldata tartea, kooperatiben arteko fondo komunak, kooperatiba

sarea eusteko kooperatiben sorrera, talde kooperatiboak...).

Hirugarren faktorea AKEren baitan langile-enpresari dualitatea

apurtu izana aipatuko digu Mathews-ek: “(...) su capacidad de

reducir al mínimo lo que llaman los teóricos de la agencia `el

dilema básico de la agencia´ - con su capacidad de reducir y

quizás en última instancia de eliminar las divergencias del

interés que emergen inevitablemente entre los directores y

agentes en una relación de agencia.” 21

Mathews-entzat aipaturiko azken ezaugarri hau funtsezko dute

kooperatibek beraien biziraupenerako, eta erabaki demokratikoek

dakartzaten kostu altuagoak konpentsatzeko bide bakarra genuke.

Bere ustez, ordea, ez da behar beste zaindu eta zenbait

ikerketen harira kooperatibisten arteko banaketaren sintomak

antzeman daitezke. Ondorengo aipu honetan AKEk bizi dezakeen

arriskuaz ohartarazten digu:

Arrasateko Esperientziaren etorkizuneko erronketaz ondorengo

kezka botatzen du Mathews-ek:

“In celebrating the strengths of cooperatives

it is important also to be mindful of

their weaknesses. To the extent that the cooperatives

fail to fully give effect to the ethical

standards laid down for them by Arizmendiarrieta – to

the extent that the basis agency dilemma is

incompletely overcome – they proportionately forfeit

their competitive advantage, and like traditional cooperatives,

are rendered vulnerable to the Rochdale

cul-de-sac”. 22

21 Mathews, Race: ‘Mondragón: Rendimiento pasado y potencial futuro” hitzaldia.

Washington. 2002. 7.orrialdea.

22 Mathews, Race: ‘Ethics and Inclusion: Mondragon and the Workplace

Relationship’, Etika-Enpresa Jardunaldiak, HUHEZI - Mondragon

Unibertsitatea, Eskoriatza, 2001eko maiatza. 14.orrialdea.

45

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!