31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Atal enpirikoa

Lehen hurbilpena

dira eta garaietara moldatzea eta aldaketak onartzea da geratzen

zaigun bakarra.

Aurkako diskurtsoan multzokatu ditugunak berriz botere

harremanetan jartzen dute jomuga. Euren ustez kooperatibaren

gidaritza dutenei ez zaie kooperatibismoa interesatzen.

Jendearen partehartzea ez da interesatzen, lauren artean

gidatzea errazagoa da. Aldatzea nahi izan arren ezin dugu, ez

digute uzten.

Etsipena eta ezintasuna, etsipenaren diskurtsoaren azpian aurki

daitezkeen sentimenduak dira. Bi sentimendu hauek ez ditugu

beste gunetan aurkitu. Bereizgarria den beste elementu bat

erantzukizuna ulertzeko era da. Hauek, erantzukizuna ez dute

euren gain hartzen (itxaropenaren diskurtsokoek ez bezala).

Beste norbaitengan delegatzen dituzte ardura eta gidaritzak. Ez

dute protagonista izateko beharrik sentitzen.

Aurkako diskurtsoak berezko duen sentimenduak, haserrea du

oinarri. Historian zehar eta batez ere gaur egun

kooperatibagintzak bizi dituen kontraesan eta inkoherentziekiko

haserrea da diskurtso honen atzean aurkitu dezakeguna. Hortik,

haserretik jarrera ezkorra gorpuzten da. Aldarrikapen hutsean

geratzen den jarrera ezkorra. Kritikatik abiatu arren ezkortasun

horretan gelditzen den alternatiba bariko diskurtsoa.

Itxaropenaren diskurtsoak eta aurkakoak, etsipenaren eta

itxaropenak konpartitzen dutena baino gehiago konpartitzen

dutela esan genezake. Biak, kritikatik abiatzen dira, aldea edo

desberdintasuna kritika motan dago. Itxaropenaren diskurtsoak

kritika eraikitzailea egiten du, aurkakoa deitu dugunak aldiz,

proposamen eraikitzailerik gabeko kritika, salaketan

oinarritutako kritika.

Bi diskurtsoen sakonean kooperatibagintzarekiko kezka dago.

Arduratik bizi dute kooperatiba eta kooperatibagintzaren

etorkizuna. Era berean, lider sozialak formatzeko beharra

ikusten dute. Sasoi batean kooperatiba batzutan presidenteak

betetzen zuen figura berreskuratzeko batzuek, beste batzuek

berriz ardatz etiko soziala garatu eta kooperatibak barrutik

elikatzeko (liderrak formula biderkatzaile bilakatzeko).

Itxaropenaren diskurtsoak eta etsipenaren diskurtsoa deiturikoak

pragmatismoa da konpartitzen dutena. Enpresak errentagarri izan

behar du bizirauteko, lana sortu eta inbertsioak egiteko.

Horretarako enpresa arloan gauzak ondo egin behar dira. Enpresa

egiten esperientzia arrakastatsua da gaur egungo AKE ere.

Diskurtso itxaropentsua maneiatzen dutenek enpresa arloaren

garapena arlo sozialaren ezinbesteko baldintza gisa ikusten

dute. Enpresa arloan gauzak ondo egin ezean ez dago alderdi

soziala garatzerik. Etsipenaren diskurtsoak aldiz ez du uste

arlo soziala lantzeko tarterik eskaintzen duenik gaur egungo

251

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!