31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal enpirikoa

Emaitza orokorrak

iritziz formula kooperatiboa(%54 ados eta %39a erabat ados

agertu dira).

Azterketa kualitatiboan kooperatibak zertan bereizten diren

galdetuta, hauek izan dira jasotako erantzunak: aberastasuna

banatzea, lanerako eskaintzen duen segurtasuna, etekin

enpresariala baino zerbait gehiago bilatzen dela, edo eta

lanpostuak sortzeko bokazioa dutela kooperatibek.

Horri atal kuantitatiboan neurtutako emaitzak gehitzen

badizkiogu zera ondorioztatuko dugu, kooperatiban lan egitea

hobesteko arrazoi sendoak direla ondorengoak:

- Inguruko gizarte ekimenak diruz laguntzea(%72a ados agertu

da).

- Ingurunean lanpostuak sortu eta aberastasun ekonomikoa

banatzen dituela (%85 ados edo erabat ados agertu da).

- Kooperatiban lan egiteko beste motibazio elementu bat da

lan munduan euskara bultzatzen duela. %72arentzat euskara

bultzatzen duelako merezi du Fagor Arrasate moduko

kooperatiba baten lanean jarduteak. Elementu honekiko

gazteak agertu dira baikorren.

Era berean, Fagor Arrasateko kolektiboak gaur egun bertan lan

egiteko dituen motibazioak ezagutu eta aztertu nahi izan ditugu.

Datuak aztertu ostean, orokorrean, esan dezakegu motibazio

pertsonalak motibazio kolektiboak baino inportanteagoak direla

Fagor Arrasateko langileen artean. Galdetutakoen artetik

gehiengoak garrantzia altuagoa aitortu dio motibazio

pertsonalen zakuan kokatu ditugun motibazio elementuei (soldata,

lanpostu segurua eta garapen pertsonalerako aukera).

Motibazio sozialei dagokionean, ikusi dugu belaunaldi

berrientzat ez direla hain garrantzitsuak.

Motibazioen ataleko emaitzak ikusirik, egia da Fagor Arrasaten

ere plano pertsonalari dagozkion motibazio elementuak

indartsuago daudela motibazio sozialak baino; baina, hala ere,

motibazio sozialen maila apalagoa bada ere, garrantzi-maila

altua dute hauek ere.

Motibazio sozialak bizirik mantendu ahal izateko ezinbesteko

ikusten dute baloreetan sakondu eta kooperatibagintza

eraberritzea. Soldata baten truke lan egiten da kooperatiban

ere, baina beste “zerbait” ere bilatzen dela aitortu dute

gehienek. Horretan asmatu beharra dagoela entzun dugu eztabaida

taldeetan, zerbait hori ondo egin eta elikatzen. Era berean,

arlo soziala lantzea ezinbestekoa dela ere aipatu dute.

493

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!