31.12.2013 Views

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

Diskurtso kooperatiboak langile-kolektiboan ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS
• No tags were found...

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Atal teorikoa

Hirugarren aroa:1990tik aurrera

pasatu zen. Antolakuntza proiektu berri honen oinarri edo

helburuak ondokoak ziren:

- Kooperatiba taldearen Korporazio-zentroak enpresa

gidaritzan eskumen gehiago izatea, zentralizazioa.

- Printzipio Orokorrak eta Balio korporatiboak.

- Sektorearen araberako antolakuntza-egitura.

- Batera kudeaturiko (diruz eta gizarte-ekintzaz)

baltzuak: Kooperatiben arteko elkar-laguntzarako Baltzu

Zentrala eta Kooperatiben arteko elkar-laguntzarako

Hezkuntza eta Sustapen Baltzua.

3.1 Zentralizazioa

1991az geroztik Arrasateko Kooperatiba Esperientziak Korporazio

forma hartu du, eta esan dezakegu Korporazioa zerbitzu zentro

modura ulertzen dela. Modu horretan, Korporazioa ez da

kooperatiben jabea. Kooperatibak eurak dira, sortutako

gainontzeko egiturekin batera, Mondragon Corporacion Cooperativa

(MCC) osatuko dutenak.

1993an MCCren Enpresa-Politika onartu zen, eta horren bidez

ezarri ziren guztientzako marko globala osatuko duten Politika

Orokorrak.Politika Orokor horren barruan 1994-1996 urteetan

lehendabiziko Plan Estrategiko Korporatiboa diseinatu zen.

Bertan finkatu ziren estrategiak eta Oinarrizko Helburuak:

- Bezeroen asebetetzea

- Errentagarritasuna

- Nazioarteratzea

- Garapena

- Gizarte inplikazioa

MCC-k bere Gestio Eredu propioa ere sortua du, bi iturri nagusi

omen dituena: batetik, bere historian presente egon diren balore

eta printzipioak; eta bestetik, management modernoa eta enpresa

aurreratuenen puntako esperientziak. Gestio Eredu horren

ezaugarri nagusietako bat ondokoa litzateke: emaitzen atalean ez

ditu soilik emaitza ekonomikoa kontutan hartzen, emaitza

ekonomikoekin batera bezeroen asebetzea, inguruarekin

konpromezua eta pertsonen asebetetzea ere kontutan hartuko ditu.

109

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!